DON MANOLITO (1943)
Pablo Sorozábalen beste lan arrakastatsua, oraingo honetan Madrilgo ski estazio batean kokatua.
Hoja Oficial del lunes-en, estreinaldia 1943ko apirilaren 19rako iragarri zen eta urte horretako ekaina bitarte iragartzen jarraitu zen. Hala ere, Black, El Payaso-n gertatzen zen bezala, garaiko prentsan ez zen kritikarik jaso.
Aktore-taldearen artean Pepita Embil eta Antonio Medio zeuden, eta Reina Victoria Antzokian emanaldiak amaitu zirenean, beste konpainia batek kontratatu zituen. Sorozábalek enpresari bilakatu eta bere konpainia sortu behar izan zuen.
Enpresa honekin Don Manolito Bartzelonako Palaura eraman zuen, Mariela Barandalla Bilboko sopranoarekin, Andrés García Mari baritonoarekin eta Manuel Gas-ekin. Ekitaldia, Hoja oficial de la provincia de Barcelonan iragarri zen 1943ko abenduaren 27an. Sainete honekin probintziako hiriburuetan zehar bira egin zuen Sorozábalek eta arrakasta handiarekin gainera. Obra honekin Madrilgo denboraldi lirikoari hasiera eman zitzaion.
FITXA TEKNIKOA
Bi ekitalditako madrildar sainetea.
Libretoa Anselmo Carreño eta Luis Fernández Sevilla.
Eskaintza: A mi buen amigo Luis Damborenea
Pertsonaiak: Margot (sopranoa), Leocadia (Tiple komikoa), Doña Cándida (aktoresa), Purita (aktoresa), Carmela (aktoresa), Lolo (aktoresa), Mari (aktoresa), Guillermo (baxua), Don Manolito (baritonoa), Emilio (tenorra), Nica (tenor komikoa), Don Jorge (aktorea), Perico (aktorea), Juanito (aktorea), korua
Orkestrazioa: I+I.I.I.I – I.2.I.0 – arp – perc – cu
ARGUMENTUA
Elur denboraldian, Madrilgo mendialdeko aterpean kokatzen da eszena. Poker partida baten ostean, On Jorgek On Manolitori, mutilzahar porrokatuari, Margot bere iloba gaztearekin ezkontzea proposatzen dio,.
Margotek Guillermo maite du, baina berarentzat kirolak interes handiagoa du. On Manolitok ez du On Jorgeren proposamena onartzeko asmorik eta, Margoti kasu gehiago egiteko konbentzitu nahi dio.
Bestealde, Margotek On Manolitorekin ezkondu nahi ez duen arren, bere osabaren desioak betetzeko prest dago, bizitzan asko lagundu baitio. On Manolitok lasaitzeko esaten dio, berak ezkongabe izaten jarraitu nahi duela, eta Guillermorekin ezkondu dadin, ahalegin guztiak egingo dituela ziurtatzen dio.
Emiliok Nicari esaten dio Leocadia, oinordeko aberatsa dela, baina berak ez duela maite. Nicak, ordea, maite du, eta hori jakitean bidea libre duela ikusten du. Emiliok Margoti gortea egiten dio. On Manolitok ikusi ditu, eta Margoti bakea utz diezaion, Margot eta On Manolito ezkontzera doazela esaten dio. Jorgek, pozez zoratzen, bere iloba eta On Manolitoren arteko berehalako ezkontzaren berri ematen du.
Bigarren ekitaldia, bost hilabete aurrerago, Jorgeren mendiko etxean gertatzen da; On Jorge On Manolitori ezkontzeko data noiz jarriko duen galdezka ari zaio. Margoten eta Guillermoren arteko harremana ez doa ondo; Guillermok soilik kirolean pentsatzen du eta Margot atsekabeturik dago. On Manolitok goxoki kontsolatzen du, areagotuz doan laguntasuna sendotuz.
Guillermok eta Margotek egoerari buruz hitz egiten dute eta elkarrekin ezin dutela ezkondu konturatzen dira. Margotek On Manolitori esaten dio, adin desberdintasuna ez dela bera ez maitatzeko nahikoa arrazoi eta berarekin ezkondu nahi duela aitortzen dio.
EGITURA
I Ekitaldia
- 1. zenb.: Don Manolito, Don Jorge, Emilio, Nica eta abesbatza “Juventud que escalaste la altura”
- 2. zenb.: Margot, Emilio, Guillermo eta abesbatza “¡Margot! ¿Qué te pasa?”
- 3. zenb.: Don Manolito eta Guillermo “¿Yo?, ¿Yo?, ¿Yo?”
- 3A. zenb.: Don Manolito “La vida de casado”
- 4. zenb.: Margot eta Don Manolito “No sé por qué lloro”
- 4bis. zenb.: (Instrumentala)
- 5. zenb.: Don Manolito “Dile que me ha deslumbrado”
- 5bis. zenb.: (Instrumentala)
- 6. zenb.: Leocadia eta Nica “La Petenera”
- 7. zenb.: Lehen Amaiera (Margot, Don Manolito, Guillermo, gainerako pertsonaiak) “Margot, Yo te quiero”
II Ekitaldia
- 8. zenb.: Emilio eta abesbatza “Viva Madrid”
- 9. zenb.: Don Manolito “Es tu pecho ingrato”
- 10. zenb.: Guillermo “Qué partido has perdido, chiquilla”
- 11. zenb.: Margot “¿Por qué, Virgen del cielo, tanta incomprensión?”
- 12. zenb.: Margot eta Don Manolito “No te dejes llevar por el enojo”
- 12bis. zenb.: Abesbatza “El amor no es sólo un niño”
- 13. zenb.: Atsedenaldia
- 14. zenb.: Amaiera. Don Manolitoren erromantza “Pulserita de pedida”, Duoa. Margot eta Don Manolito “Por que lo quiso mi tío”
ESTREINALDIA
Reina Victoria antzokia, Madril – 1943.04.24
Int.: Pepita Embil (Margot), Luisita Sola (Leocadia), María Portillo (Doña Cándida), Margarita Rubio (Purita), Lali Quesada (Carmela), Milagros Fernández (Loló), Rosa Granero (Mari), Manuel Gas (Guillermo), Salvador Castelló (Emilio), Antonio Medio (Don Manolito), Manuel Alares (Nica), Anselmo Fernández (Don Jorge), Jerónimo Arranz (Perico), Juanito de la Fuente (Juanito)