BLACK EL PAYASO (1942)

Black el Payaso emanaldiaren ondoren agurtzen

Jean-Jose Frappak idatzitako La princesa de los clowns eleberrian oinarrituta, Serrano Anguitak gerrate zibilean zehar idatzi zuen komediatik hartu zuen ideia. Sorozábalek generora moldatu zuen, eta musika ilusio handiz konposatu zuen.

Bere bizitzan zehar idatzi izan zuen eszenarako musika guztitik hau zen berari gehien gustatu zitzaiona

“… esta opereta creo que es una de mis mejores partituras y que por derecho propio puede ocupar uno de los primeros puestos del repertorio lírico español…”

Urte horietan Sorózabal arazketa prozedura batera ezarria izan zen, Sociedad General de Autores-en eskutik, nahiz  eta azkenean zordunketaz salbuetsia izan zen. Halere bere obrak zuzentzeko debekuak indarrean jarraitzen zuen, La Tabernera del Puerto-ren aurkezpenarekin gertatu izan zen bezala.

Bartzelonan bere obra pertsonalki zuzendu zuen, eta 1942ko abenduan, Madrilgo estreinaldian, Teatro Reina Victorian, galerazpenari ere aurre egin zion, zorionez ondoriorik gabe. Honakoa zen antzezle-zerrenda: Pepita Embil, sopranoa; Marcelino del Llano, tenorea; Antonio Medio, baritonoa eta Manuel Gas, baxua, horiek guztiak orkestra on eta jendetsuaz lagunduta.

Publikoak obra gogo biziz txalotu zuen. Arrakasta izugarria izan zuen. Halere, zentsurak galarazi zuen prentsak estreinaldiaren kritikak argitaraztea. Obra antzezten zenean, publikorik  sutsuena zelatatzen zuen poliziak.

FITXA TEKNIKOA

Hitzaurrea eta hiru agerraldi dituen opereta. 

Libretoa Francisco Serrano Anguitarena, Jean-José Frappa-ren La princesse aux clowns obratik egokitua.

Eskaintza: A mi querido amigo Carlos Diestro.

Pertsonaiak: Sofia, Sureviako Printzesaa (sopranoa); Carolina Federovna (tiple komikoa); la Condesa de Saratov (karakteristikoa); damak, dontzeilak, sukaldariak, Orsoniako emakumeak; Black (baritonoa); White (baxua); Carlos Dupont (tenorea); Henry Marat (tenore komikoa); Orsavako baroia; Gregorio Zinenko; Baydarov; Zerbitzu arduraduna; eszena arduraduna; Zerbitzaria; Militar zaldunak; Guardiako soldaduak; Sukaldariak; Morroi; “Grooms”, “Chauffeurs”; Lorezainak; Zirkoko artistak; Orsoniako Gizonak eta herriko jendea.

Orkestrazioa:  I+I.I.I+sax.I – I.I.0.I – perc – arp – cu

ARGUMENTUA

Antzokiko oihala altxatzen denean, bi pailazo marraztuak dituen beste oihal bat azaltzen da: Black, jantzi beltz eta bola txuriarekin, eta White, txuriz jantzia eta bola beltzarekin.

Kartelean irakurri daiteke: “Alhambra, ikuskizun ikaragarria. Black eta White. Munduko pailazorik serioenak”.

Oihala berriro ere altxatzean Alhambra Antzokiko eszena ikusten da, gortina grisak, hainbat musika tresna eta bi aulki.

Black eta White, karteleko bi pailazoak, oholtzatik irudizko publikoa agurtzen dute eta lanari hasiera ematen diote.

Hasiera zalapartatsu baten ostean, Black eta White-n arteko elkarrizketa hasi da, nahiko errealista eta espresiboa. Orkestrak testuaren edukia azpimarratzen du, beti umore handiarekin.

Aurkezpen txiki baten ostean, “Estepako melodia”  entzuten da, argumentuaren gai nagusia. Ekialdeko izaera duen doinu ederrak,  bidun bitarte gehitua erabiltzeagatik, nabarmentzen da. Hasiera batetan rapsodiako  estilo motela duen arren, aurrerago dantza erritmoa hartzen du, eta amaieran, berriro ere Black-en abestiarekin lotzen da, eta orduan Sofiak doinua ezagutzen du.

ikus gehiago

Oholtza altxata dagoenean, eta sarreraren amaiera gisa, orkestrak bere osotasunean  “Estepako melodia”ko motibo garrantzitsua interpretatzen du, Blacken abestiaren gainetik entzuten delarik.

1.- Sarrera

Black eta White, beren ikuskizuna antzezten ari direnean, palko batetan Sueviako Sofia, Saratoveko kondesa eta Orsavako baroia azaldu dira. Black,  printzesa ikustean, miretsita gelditu da eta bere emanaldia eten du.

Black-ek “Estepako melodiak” abestia biolinean interpretatzen duen bitartan, pixkanaka palkora hurbiltzen da.  Printzesa pailazoari begira gelditu zaio, eta zutik jarrita, negarrez hasi da eta zerraldo erori da.

Black burumakur palkoari so  gelditu da, printzesak palkoa uzten duen bitartean.

Lehen ekitaldia (Paris)

Sueivako Sofía printzesaren eta bere ahizparen, Catalina Feodorovna dukesa,  Pariseko auzo aristokratikoko txaleteko saloian kokatzen da eszena.  Bart Alhambrako antzokian gertatu zenari buruzko informazioa lortu nahian “Le journal” egunkariko erredaktorea etxera hurbildu da.  Sofia oraindik ere gaizki dagoenez, bere ahizpak, alai eta ederrak,  berarekin hitz egiten du.  Catalinak esaten dio, bi pailazoak Sueviakoak direla, beraiek bezala, eta iraultza hasi zenean herritarrekin batera handik atera beharrean aurkitu zirela. Bere herritarrak antzokian ikusi zituenean emozio handia sentitu zuen. Catalinak, Maratekin oso gustura, bere ihesaldiaren xehetasun ugari eman zizkion, eta “dueto” komikoaren motiboa egin zuten.

2.-  Dueto komikoa

Saratov Condesa iritsi da, printzesen dama, eta sortu berri den idilioa amaitu da. Sofía eta bere laguntzailea, Orsavako baroi zaharra, azaltzen dira eta bakarrik gelditzean, jakiten dugu, Sofíak Blacki arratsaldean joateko gonbitea luzatu diola. Baroiak kontatzen duenaren arabera “Estepako melodiak” bere senargaiak, Orsoniako Daniel dukeak, Sofiarentzat konposatu zuen, eta ez dakite ezer ere berari buruz.  Soilik dukeak ezagutzen zuen musika hura, eta Sofiak uste  du, Black pailazoa Daniel bera izan daitekeela. Sofíak Daniel maite du oraindik ere. Hori adierazi du erromantzan.

3.- Sofiaren erromantza

Eszena hutsik dago eta bi pailazoak iritsi dira. Baroiak White festara eramaten du, eta Black Sofiarekin bakarka gelditu da. Eszena honetan Sofia eta Black-en arteko duoa ematen da; Blackek Daniel dukea dela aitortzea nahi du Sofíak.  Black Sofíaz ere maitemindua dago, eta Sofíaren maitasuna onartzen du, baina ez du bere benetako izaera misteriotsua azaleratzen.

4.- Sofia eta Blacken duoa

Black eta Sofía besarkatu dira eta orduan White azaltzen da eszenan. Gaizki ulertua egon da, baina Whitek egoerari etekina atera nahi dio. Orduan, irudimena erabiliz, Black (Daniel Estebanoff ) eta bera (Tarnevitz) Orsoniatik erbesteratu ziren unea kontatzen du. Whiten erromantza dator jarraian.

5.- Whiten erromantza

Black, Daniel, Orsoniako Erregea dela sinetsi du Sofíak, eta iraultza amaitu denez, bere erreinura itzultzea eskatzen dio.

Catalina eta gainerako gonbidatuak sartzen direnean, txunditurik entzuten dute Sofíaren ahotan Black Daniel dukea dela. Blackek ez du nahi Orsoniako erresuma bere gain hartu, baina Sofíarenganako sentitzen duen maitasunagatik onartzen du.

6.- Lehen ekitaldiaren amaiera

Bigarren ekitaldia

Daniel I erregearen bulegoa. Aurreko eszenatik bost hilabete igaro dira.

Printzesak eta bere laguntzaileak, Orsoniako gorteko damak, herriko emakumeak, militarrak eta gorteko zaldunak eta herritarrak azaltzen dira eszenan. Guztiek Black Erregea ohorez agurtzen dute, bera ezbaian eta herabea dagoen arren.

7.- Lehen eszena

Erregea, eta batez ere Tarnevitz (White) lehen ministroa, estatuburu garrantzitsu bilakatu dira eta herritarrak oso pozik dauden euren kudeaketarekin. Catalinak, Sofía eta Danielen arteko ezkontza prestatu nahi du.

8.- Blacken erromantza

White, beti bezala bere aldamenean dago, eta Black, itun garrantzitsu bat ixtera doa eta berehala Catalina, Kondesa, Marat eta Baroia azaldu dira.

9.- Laukote komikoa

Aurreko lau pertsonaiak joan dira eta Erregearekin hitzordua eskatu duten bi bisitari hurbildu dira. Dupont pianista eta Zinenko, garai batean Daniel Dukearen basozaina izandakoa, dira. Zinenkok egungo erregeari buruzko oroimen asko ditu eta “Adio Uztari” abestia ere erakutsi omen zion. Black sartu da, eta Zinenko gogoz agurtu badu ere, ez du ezagutu eta Zinenko oso penatuta dago. Zinenkok alde egin du eta Dupontekin bakarka gelditzen denean, jauregiko xehetasun guztiak ezagutzen dituela jabetu da. Paretan dagoen ezkutalekua ere ezagutzen du. Dupontek onartzen du bera del Daniel Estebanoff, Orsoniako Printzea.  Enperadoreak Sofiarekin ezkontzera behartu nahi izan zuen, baina berak beste emakume bat maite duenez, bere sorterria uzteko erabakia hartu zuen. Black-ek bere tronoa itzuli dio, baina ez da hori Danielen benetako nahia:  berak soilik bere izena lapurtu dion gizonaren izena jakin nahi du.

10.- Dupont eta Blacken duoa

Blackek bere benetako izena esaten dio: Alejo Ivanich. Black, “Estepako melodia” urretan inprimatu zuen urregilearen semea da.  Sofiagatik sentitzen zuen maitasunagatik abesti hura biolinean jotzen ikasi zuen. Eta antzokian Sofía ikusi zuenean, interpretatzea erabaki zuen, eta bere maitasunaren truke, erregea zela onartu zuen ere bai.

Bulegoan sartu da Sofía, eta Dupontek alde egiten du, gaueko festan pianoa jotzeko bere burua eskainiz.  Sofíak Duponten kontura barre egiten du, eta Black,  pena handiarekin, konturatzen da Sofíak ez duela Black maite, Orsoniako printzea baizik.

11.- Bigarren agerreladiaren amaiera

Hirugarren ekitaldia

Bigarren ekitaldiko eszena berdina, gaueko hamaikak. Festa amaitu da eta Dupont, Zinenko atzetik duela, kontzertuaren ostean bulegora deskantsatzera joan da. Zinenko oso penatuta dago erregeak ez diolako ezagutu, baina Danielek, berarekin errukituz, ulertarazi nahi dio etiketa arauak direla eta ezin ziola publikoki bere laguntasuna adierazi.  Dupontek “Agur uztari” abesten dio, erregeak berak erakutsi ziola esanez.

12.- Duponten erromantza

Gonbidatuek, pixkanaka, alde egin dute eta Sofía eta Black bakarrik gelditu dira. Blackek egi osoa aitortzen dio, hau da, bera ez dela Daniel Printzea, Black pailazoa baizik. Soilik, Sofiagatik sentitzen zuen maitasunagatik eta ez handinahiagatik, Sofiak izandako akatsaz baliatu zen. Sofíak ikaratatua eta negarrez, alde egin zuen.

Blackek Whiteri deitzeko agindua eman zuen, eta bere lagunak iraultzari buruz aipatzen dizkion zenbait konturi jaramonik egin gabe, Sofíak guztia dakiela esaten dio, eta lehen bai-lehen alde egin behar dutela esaten dio, pailazo bizimodura. Black janztera joan zen eta Whitek jauregiko guardien arduradunari jakinarazten dio, iraultzaileak zenbait puntutan altxatzen ari direla. Black itzultzen denean, iraultzaileak kantari gerturatzen entzuten da. Sofía eta Dupont geroago eszenan agertzen dira, larrituta. Blackek ezkutuko atean gordetzeko agindua ematen die. Blackek eta Whitek alde egiten dute eta eszena hutsik gelditzen da.

Jendetza bulegora bortizki sartu da, baina guztiak mutu gelditu dira Black eta White pailazoz jantzita ikusterakoan. Bere ikuskizunean egiten duten aurkezpena antzezten hasi dira, eta iraultzaileen kapitaina haserretu den arren, gainerako iraultzaileak barrezka hasi dira; Whitek aurreikusi zuen bezala , laguntzera joango zaizkien kosakoak iristeko, denbora irabazten ari dira.  Guztiek korrika alde egiten , eta Blackek, Sofiari eta Duponti abisatzen die.

Sofíari lagundu ostean, Black da oraingoan, goibelki,  bere maitea utzita alde egiten duena. Arropak aldatzera doaz Black eta White, baina oraingoan Sofía eta Dupont dira alde egiten uzten ez dietenak. Blackek ezetz dio hasiera batetan, baina gehiago da sentitzen duen maitasuna, eta azkenean onartzen du, kanpoan jendetzak ospatzen duen bitartean.

Pablo Sorozabalek bildu zituen musika lan honen soinu eta erritmo elementu gehienak.

13.- Amaiera

EGITURA

I. EKITALDIA

  • 1. zenb. : Prologoa (Black eta White) “Ilustre concurrencia”
  • 2. zenb.: Catalina eta Marat “Dos besos míos”
  • 3. zenb.: Sofiaren erromantza “Yo que jamás había sentido”
  • 4. zenb.: Sofia eta Black “Para mi príncipe”
  • 5. zenb.: Black eta White “Aunque todos nos daban por muertos”
  • 6. zenb.: I. ekitaldiaren amaiera (Sofia, Catalina, Condesa, Black, White, Marat, Baron eta Koru orokorra) “Sofía, ¿qué ocurre?”

II EKITALDIA

  • 7. zenb.: Sofia, Black eta koru orokorra  “Para ofrecer a nuestra soberana”
  • 8. zenb.: Black-en erromantza “Hacer de un mísero payaso”
  • 9. zenb.: Catalina, Condesa, Marat eta Baron “Ya se encontró!”
  • 10. zenb.: Dupont eta Black “Dibujos de clara belleza”
  • 11 zenb.: 2. ekitaldiaren amaiera (Sofia eta Black) ¡Ay, Daniel!”

III. EKITALDIA

  • 12. zenb.: Dupont “Deja la guadaña, segador”
  • 13. zenb.: Amaiera (Black, White eta korua, Sofia eta Dupont) “Al habla, ¿jefatura?”

Pepita Embil “Black el Payaso” (Madril)

ESTREINALDIA

 

Teatro Coliseum, Barcelona –1942-04-21

Int.: Gloria Alcaraz (Sofía), Marcos Redondo (Black), Manuel Gas (White), Ricardo Mayral (Carlos Dupont), Angelita Nardón (Catalina), Antonio Garrido (Henry Marat), Teresa Sánchez (La Condesa de Saratov), Joaquín Torro (El Barón de Osava), Mario Beut (Gregorio Zinenko)