LA ROSARIO O LA RAMBLA DE FIN DE SIGLO (1939)

XIX. mendeko Bartzelonako bizitzako estanpak adierazten diren obra. Estreinaldia Cuidado con la Pintura sainetearekin batera Valentzian estreinatu zen. Bere familia bertan bizi zen 1937tik, eta bera ere hara joan zen , Madrilgo Udal Musika Bandako Zuzendari gisa azken kontzertua, Teatro Español-en zuzendu zuenean.  

Bertan bizi zenean, Federico Romero eta Fernández Shaw bere laguntzaileei libretoa bidaltzeko eskatu zien, bera musika idazten hasteko. Bere memorietan adierazi zuen libretoa ez zitzaiola gustatu, faltsua iruditu zitzaion, trama batez ere. Romerori ez zitzaion Sorozabalen iritzia gustatu, nahiz 1938an sainetearen musikaren inguruan lanean jardun zuen. Valentzian eta Bartzelonan estreinatu zen, baina ez Madrilen. Gerraren ostean, Federico Romero berak musikagileari eskatzen dio Madrilen ez estreinatzea, zentsuraz beldur baita. Izan ere zentsurak Bartzelonako estreinaldian eszena bat kendu baitzuen.

Sorozabalek berak Bartzelonan zuzendu zuen estreinaldiaren ostean kritika oso zorrotza izan zen:

“… échase de menos una visión ajustada, cuando no de elevada fuerza evocativa, del ambiente y de los tipos que se nos presentan. Desde el escaso vigor de la nota cómica hasta las anárquicas tintas de la trágica, pasando por esa inadmisible y peregrina creación del “criminal honrado” , cuya defensa asume la protagonista, con desdichada y poco edificante vehemencia, no hay manera de descubrir, a través de los absurdos yerros, la personalidad de los distinguidos escritores que firman el libro.” (Hoja oficial de la provincia de Barcelona, 1940/02/26)

FITXA TEKNIKOA

 

Rev. 1977

Ekitaldi bakarreko Sainete liriko katalana.

Libretoa: Federico Romero eta Guillermo Fernández Shaw.

Pertsonaiak: Rosario, Mercedes, Cinta, Señora de “Plá y Solé”, Marieta Enfariñada, Iñude bat, Ramón, Arriola, Girona el Pobre, Garriga, León eta Canelo, Pareja, Lacayo, Udaltzaina, Pollo 1., Pollo 2., Pollo 3., Pollo 4., soldadua, Mercedesen senargaia, langileak, et abar. 

Orkestra:  I+I.I.I.I – 2.I.2.0 – arp – perc – cu

 

1897ko maiatzeko egun batetako ilunabarra. Ia gaua da. Eguzkia joan da eta oraindik ez da farolaria etorri. Eszena ia ilunpetan dago.  San Jose Ramblan gaude, gehienek Loreen Rambla bezala ezagutzen dutena.   16.zenbakiaren inguruan kokatzen da eszena.

Antzerki oihala altxa aurretik danbatekoa entzuten da.  Oihala altxatzean, eszena ikaragarria da: aulkiak lurrean etzanda, lore otarrak irauliak, makilak eta aterkiak lurretik, eta zuhaitz baten gainaldean Bartzelonako gazte bat barretina soinean duela.

Lurrean, bere egunkari guztiak zapalduak daudelarik, Marieta Enfarinada zaharra dago. 30 urte dituen Rosario airosak bere lore postua defendatzen du. Gironak,”El Pobre” ezizena duenak, ezer ere gertatu izan ez balitz bezala,  bankuan eserita jarraitzen du. Hainbat pertsonek eszena korrika zeharkatzen dute.

Luxuz jantzitako umezaina, kofia alde batera duela eta mantala marruskatua, ume txiki bat besoetan daramala korrika ateratzen da, galdu dituen beste bi umeen bila. Berrogeita hamar urte inguruan dituen Cinta, ondoko lore dendako jabea da, eta Garriga hedonistaren ama da. Cinta eta Rosario Marietari laguntzera doaz. Garrigaren laguntzarekin Rosariok egunkariak jasotzen ditu eta Cintak, Marieta bere postuaren aulkian eseri du.

Floralia azaldu da eta eszenatokiko farola piztu du, eta Girona “El Pobre” egunkaria irakurtzen hasi da.  Bitartean, udaltzainek lurreko gauza guztiak hainbat saskitan jasotzen ari dira. Rosario eta Garrigak zer gertatu den galdetzen diete, eta hauek, beraien ezjakintasunaz barre egiten dute.

Luxuzko kotxe batetik irteten den lekaio batek, gutun bat ematen dio Gironari Ramonaren partez. Andaluziako hizkera duen guardia bikotea ateratzen da.

Mercedes, fabrikako langilea eta Rosarioren ahizpa, bere senargai aberatsarekin ateratzen da. Biak goxo-goxo daude. 

Ikus gehiago

Rosariok bere ahizpa enpresari baten besotik helduta ikusi du, eta asko haserretu da. Langileak fabrikatik irteten dira, eta festarako gogoz, eta sardana dantzatu dute. Amaitzean binaka doaz. Cintak postua jaso du. Rosariok esaten dio bere ahizpak gizon horrekin duen harremanak kezkatzen diola, gizonarentzat jolas bait baino ez dela ziur dago. Garriga iritsi da, gogorik gabe, bere amari postua biltzen laguntzeko, eta lorez betetako saskiak eramateko.

Mercedes itzuli da eta Rosario, bere ahizparekin, eztabaidan hasi da. Ramónekin ezkontzea gomendatzen dio, gizon langilea eta ezkontzeko prest dagoena baita. Ramón, langile janzkerarekin, zurbil dago. Rosariok, kezkatuta, zer gertatu den galdetzen dio, eta berak bonba jarri duela aitortzen dio.

Duoa hasi da. Ramonek gertatutakoa kontatzen dio. Bonbak Mercedesen lagun aberatsa igarotzean lehertu behar zuen, eta aitzitik, haurra pasa da eta berari egin zio eztanda lehergailuak. Gertatutakoa ikusterakoan, etsiturik korrika atera zen Ramon. Rosario Ramón lasaitzen saiatzen da eta ezkutatu egin du.Bat-batean, León eta Canelo, ezkutuko bi polizia azaldu dira. Rosarios Ramoni eseri eta disimulatzeko eskatzen dio. Bi poliziak Ramónen bi aldetan eseri dira. Rosariok Salvador, lehengusu bezala, aurkezten die eta minutu batzuetan hitz egiten dute. Marieta diru eske atera da eta bi poliziek ikaratzen dute. Berak esaten die, hobe dutela gaizkilearen bila ateratzea. Bi poliziek ordu-arte zurrumurruak besterik ez zirela uste zutena sinisten hasi dira, eta berehala alde egiten dute. Ramónek lasai arnas hartu du.

Liceorako bidean doaz lau gizon azaldu dira eskuinetik eta krabelin batzuk erosteko gelditu dira. Rosariok txaketan jartzen dien bitartean, Ramónek bizitzan alaitasunik ez izanaz kexu da.

Garrigak armairu bat garraiatzen du eta Ramónek laguntza eskaintzen dio. Biek alde egiten dute eta Rosario bakarrik gelditzen da.

Arriola iritsi da, berrogeita hamar urte inguruko marinela, ile zuria eta azal zaildua;  Jatorra dirudi eta serioa izan arren, gizon atsegin eta erromantikoa dirudi.

Bartzelonako kaian lurreratzen den aldiro, Rosariori bisitatzera joaten da eta lore sorta bat erosten dio. Hurrengo egunean berriro ere badoa Arriola Bartzelonatik, eta Rosariori berarekin joatea proposatzen dio. Berak ezetz esan dio, badakielako Bartzelona asko botako lukeela faltan. Bere ordez, Ramón eramatea proposatzen dio. Bere ahizparen mutil-laguna da, eta delitu izugarria egin duen arren, gizon zintzoa da.  Arriolak Rosariorengan sinesten du eta berarekin itsasontzian eramatea onartu du.

Rosario bakarrik gelditu da postuan. Mercedes eta Cinta, bi bizilagun, korrika joan zaizkio hildako umea nor den esateko. Rosariok garrasi egin du eta negarrez hasi da.

ESTREINALDIA

Apolo antzokia, Valentzia – 1939.12.09