CUIDADO CON LA PINTURA (1939)
Madrildar ukitua duen ekitaldi bakarreko sainetea. La Rosario edo Rambla de fin de Siglo-rekin batera estreinatu zen, biak Romerok eta Fernández Shaw-k idatziak.
Valentzia eta Bartzelonako estreinaldiak musikagileak berak zuzendu zituen. Madrilgo lehen aurkezpenean, ordea – Rialto Zineman- ez zioten orkestra zuzentzen utzi. Bere biografian aipatu zuen, hiriburuan saineteak antzezten zituzten bitartean, bera libretoen autoreekin batera, Zarzuela Antzokian errebistako ikuskizun bat ikusten egon zela.
Bartzelonako Tívoliko estrainaldiak ez zuen oso kritika ona izan:
… muéstrase compositor que cuida de la orquestación con plausible tino. Sin embargo, la partitura se resiente, en general, de la falta de inspiración, lo que contribuye a que no brille como merece la parte sinfónica de aquella. Sélica Pérez Carpio y Marcos Redondo, con sus celebradas cualidades vocales, consiguieron, junto con los demás artistas que intervienen en el reparto, sacar a flote los dos sainetes líricos. (Hoja oficial de la Provincia de Barcelona, 26/02/1940)
FITXA TEKNIKOA
Madrildar sainetea, ekitaldi bat eta hiru koadrokoa.
Libretoa: Federico Romero eta Guillermo Fernández Shaw
Pertsonaiak: Anita “la Marquesa”, Paz and., Marola, Juliana and., Andre bat, Billetera, Modistilla, Ama, Neska 1, Neska 2, Rafael, Ticiano Jn., Lucrecio, Florentino, Zaldun bat, Egunkari sailtzailea, Gazte bat, Oinezko bat, Bat, Bestea
Orkestazioa: I+I.I.I.I – 2.I.I.I – perc – arp – cu
ARGUMENTUA
Libretoa: Guillermo Fernández Shaw artxiboa. Juan March Fundazioa
Ekitaldi bakarra
“Zapataro Saloia”-ko erakusketaren sarrera aretoa. Gela laukizuzena da eta paretetan koadro ezagunen kopiak zintzilikatuta daude. Atzealdean, ezkerretara, markoak eta moldurak saltzen dituen “Zapatero Etxea”ra sartzeko pasabidea dago, panazko gortinaz banatuta. Pixka bat lehenago, ezkerraldean, kalera irteera zuzena duen bidriozko atea dago. Ate mugikorra barrurantz irekitzen da eta bertan “Zapatero Saloia. Galindo erakusketa. Sarrera librea” irakurri daiteke
Eskuinaldean erakusketarako pasabide zuzena, arkua dago. Eszenaren erdialdean diban borobila kokatzen da, eta honen bizkarraldean estatua edo loreontzia dago. Udaberri hasierako arratsaldea da.
Dibanean, Rafael margolari gaztea pipa erretzen azaltzen da. Kalean hainbat pregoien oihartzuna entzuten da.
Manola dendaria, eskuan marko bat duela sartu da, garaiko gona luzea eta mantela soinean dituela oso apain jantzita.
Dendako nagusia Ticiano da, alargundua dagoen gizon zahar eta nahiko pinpirina. Ticianok bere ikaslea izandako Rafaelentzat erakusketa antolatu du. Rafael bere alabaren mutil-laguna izan zen eta Manuela, oraindik ere, beraz maitemindua dago.
Oso publiko urria hurbiltzen da erakusketara, baina Lucreciok hala ere, Rafaeili animoak ematen dizkio, Florencio bere anaiak, gogoa kentzen saiatzen den bitartean.
Ikus gehiago
Bat-bateko euri-jasa bat dela eta jende asko sartu da aretoan babes bila. Rafalek ikusi ditu eta bere margo lanengatik dela uste du. Biana, euriak atertu bezain laster guztiek alde egin zuten, bere margo lanengatik inolako interesik gabe. Publikoaren artean Anita Markesa zegoen; Rafaelek garai batean erretratua egin zion. Biek elkarri maitasuna aitortzen diote.
Goizaldeko ordu biak dira. “Cafe de Fornos” aurrealdean musika entzuten da. Don Ticiano eta Doña Paz goizean ezkondu dira. Lucreciok, Madrilgo bohemiarrentzako olerkia esan zuen. Kalean Rafalek Anitarekin topo egin zuen, eta hau chulapoz jantzia zegoen. Markesa prostituta gisa duen ezizena dela aitortzen dio, baina jada mantentzen zion gizonarekin harremana moztu duela. Rafaelek besarkada eman zion eta biek elkarri euren arteko maitasuna aitortzen diote.
Berbena ospatzen ari den arratsalde batetan Pradoko pasealekua Trajineroz kaltzadatik. Zuhaitz artean pasealekuaren eskuin aldean dagoen barraken atzealdea ikusten da: horietako bat , erdigunean, orkestrako zinematografoa da. Ezkerraldean tramankuluz betetako postua, soilik atzealdea ikusten da. Ezkerraldean, Fernandoren hortxata eta freskagarrien postua dago. Bertan Manuelak egiten du lan, eta badirudi bere lana ez duela gustuko.
Anita emakum garrantzitsuaren plantak egiten azaltzen da eta Rafaeli esaten dio bankari dirudun batengatik utziko diola. Rafael, hisiaz, Anita ahaztu eta Manuelarekin ezkontzeko erabakia hartzen du, bai eta artista nahiak alde batera utzi eta margolari lanekin konformatzea ere.
ESTREINALDIA
Valentziako Teatro Apolo – 1939-12-09
Partaideak: Marcos Redondo, Sélica Pérez-Carpio, Concha Bañuls, Carlos Oller