NO ME OLVIDES (1935)

Federico Romero eta Guillermo Fernández Shaw, garaiko libreto idazle ezagunenak opereta libreto hau eskaintzen diote Sorozabali. Argumentua Vienan da Lehengo Mundu Gerraren hasieran. Protagonista musikari bat da. Honek abesti bat egiten du gerra hasten denean eta gerrako  ereserki bihurtzen da.

Opereta honen bigarren ekitaldia parke batean gertatzen da. Eszena honetan orkestrak parte hartu behar du protagonista den musikariak orkestra zuzendu eta biolina jotzen duen bitartean. Tamalez orkestrak ez zuen eszenatokian jo nahi izan eta antzokiaren fosan jo zuen emanaldian.

Heraldo de Madrid egunkariko kritikak zera dio estreinaldiari buruz:

… El maestro Sorozábal — maestro, realmente, en su arte— ha escrito una partitura muy agradable y—como todas las suyas—finamente instrumentada . La mayor parte de los números—entre los que sobresalen dos romanzas de barítono , un dueto cómico, un cuarteto , un dúo de barítono y soprano y una canción rusa, coreada—fue repetida entre aplausos copiosos. Con lo que salimos de la Zarzuela a las dos de la madrugada…

Hala ere, … Sorozabalen hitzetan No me olvides laister ahaztua izan zen.

FITXA TEKNIKOA

Opereta hitzaurrea eta hiru ekitaldirekin.

Federico Romero eta Guillermo Fernández Shaw-ren libretoa

Pertsonaia nagusiak: Alicia Antonescu (sopranoa), Simona (tiple komikoa), Pablo Newsky (barítonoa), Rodolfo (tenora), Franz (barítonoa), Carol (tenore komikoa), Bela Tamasi (aktorea), Abraham (karikatoa), korua

Orkestrazioa I+I.I.I.+sax.I – 2.I.2.0 – arp – piano – perc – cu

Eszena Vienan kokatzen da. Pablo Newsky, musikagile polakoa, eta Alicia Antonescu ,bere neska laguna eta kantuko ikaslea, bere etxetik botako dituzte. Banandu egin behar dute, Pablok ez du bere azken lana saltzeko aukerarik izan eta, ia ezinezkoa da Aliciak taberna txiki batetan abesteagatik irabazten duenarekin bizitzea.  Bikoteak elkarri agur esango dio  Pablok konposatu duen “ez zaitez nitaz ahaztu” abestiarekin.

Béla zerbitzaria da jatetxe batetan. Bezeroak animatzeko jazbana dago bertan. Lehen gerrate mundiala hasi da eta gazteek ejertzitora sartu behar dute. Alicia abeslari arrakastatsua bilakatu da eta Rodolforekin dago, eta ez du garai batetako Béla bere bizilaguna ezagutu.

Ikus gehiago

Simona eta Carol bere mutil laguna eszenan azaldu dira. Carolek ez du gerratean parte hartu nahi eta Simonak Aliciari laguntza eskatzen dio: Carol Rodolforen laguntzaile bilakatzea.

Pablo txiroa da oraindik ere, eta jatetxera joaten da Bélak gordetzen dizkion soberakinak afaltzera. Bertan Alicia ikusten du, eta denbora asko pasa den arren, oraindik ere bera maite duela konturatzen da.

Béla, Rodolfo eta Carol erregimentu berdinean daude. Soldaduentzako dirua lortzeko asmoz, Aliciak entzuleek eskatzen dioten Ez zaitez nitaz ahaztu Pabloren abestia abestu zuen. Rodolfok Pablori leporatzen dio ez duela diru-bilketan dirurik eman, eta Pablok haserre soldadu boluntario bezala izena eman zuen orduan.

Hurrengo eszenan, Transilvaniako herrixka batetan, emakume talde bat frentearen berrien zain dago. Aliciak Pablorekin itzuli nahi du, eta pozik jarri da hurbiltzen ari den erregimentua ikustean. Simona, Abraham aberatsarekin ezkondua dagoena, Carolen etorreraz beldur da.

Baimena eman diete Pablo, Carol eta Bélari. Simona ezkontzera doala jakitean Carol haserretu da. Pablok eta Aliciak, ordea, elkarri euren maitasuna aitortzen diote.

Soldaduek alde egin behar dute. Aliciak eta Pablok fideltasuna zin egin zioten elkarri, eta une hartan sarjentu  batek esaten dio Pablok Vienara joan behar duela Enperadorearen eskutik bere abestiagatik kondekorazioa jasotzera. Austriar ejertzitoak martxa moduan egokitu du eta ereserki moduan erabiltzen baitu. Oraingo honetan Pabloren arrakasta da bikotea banatu duenak.

Gerratea amaitzean oraingoan eszena Ginebrako kasino batetan kokatzen da, eta bertan jazz doinuan nota batzuk entzuten dira. Béla da kasinoko jabea, eta bertan Carol eta Simona daude, amerikar artisten itsurak eginez. Gerraren amaieran Pablo berriz ere txiroa da, eta areto berdinean biolina jotzen du. Aliciak errusiar abesbatza batetan abesten du. Baina oraingoan, txirotasunean berriro ere elkartu dira Pablo eta Alicia.

EGITURA

  1. EKITALDIA
  • Preludioa eta 1. zenb.
  • 2. zenb.: Alicia eta Pablo
  • 3. zenb.: Korua
  • 4. zenb.: Alicia, Franz, Rodolfo eta koru orokorra
  • 5. zenb.: Simona eta Carol
  • 6. zenb.: Pablo
  • 7. zenb.: Alicia, Rodolfo, Pablo, Carol, Simona eta koru orokorra

II. EKITALDIA

  • 8. zenb.: Simona, emakumeak eta Abraham
  • 9. zenb.: Carol, Bela, Franz, Pablo
  • 10. zenb.: Alicia eta Pablo
  • 11. zenb.: Simona, Carol, Constanza eta Abraham
  • 12. zenb.: Alicia, Pablo, emakumeak, Bela eta soldaduak
  • 13. zenb.: Musikaren gaineko errezitatua
  • 14. zenb.: Koru orokorra
  • 15. zenb.: Alicia, Pablo eta emakumeak

ESTREINALDIA

Zarzuela Antzokia, Madril – 1935.04.20

Int.: Marcos Redondo, Conchita Bañuls, Aurorita Saez, Maria Silvestre, Anselmo Hernandez, Joaquin Valle, Cebrian, Roldan eta Valentín Gonzalez.