SOL EN LA CUMBRE (1934)

Bere estreinaldian Sorozabal berak zuzendu zuen obra hau.

Obra honek ez zuen oihartzun haundia eduki eta Sorozabal berak onartu zuenez orkestrarako gaztelaniako obra batean oinarriturik egindako atsedenaldi batekin bere musika ospea salbatu ahal izan zuen, zati hori errepikatu behar izan bait zuten txalo zaparrada zela eta.

Kritikak obraren estreinaldia modu ezberdinean baloratu zuen::

“Anoche volvió a alcanzar un éxito franco el maestro Sorozábal…. se escucharon ovaciones grandes, dirigidas al músico… y se oyeron algunos ¡bravos!, que matizaban el entusiasmo del público… Un intermedio magnífico. El maestro Sorozábal escucha una ovación delirante… Al finalizar la obra el éxito fue clamoroso y el telón se alzó numerosas veces en honor del maestro Sorozábal y de los intérpretes.” (Ahora (Madril). 1934/5/5)

“… a pesar de que algunos números fueron muy aplaudidos, no es para consolidar un nombre, en el que los admiradores del género lírico español habían puesto grandes esperanzas.  El error fundamental de Sorozabal está en la confusión de géneros: el lírico no es el sinfónico…” (La Nación (Madril). 1934/5/5)

“… el músico se halla, en este caso, muy por encima de la música. La partitura de Sol en la Cumbre parece escrita con desgana…. Esto no quiere decir que Sol en la Cumbre sea, musicalmente, una obra mala. Lo que ocurre es que en ésta no ha puesto nada de su propio y copioso caudal… Hay con todo una página muy feliz y donde, por un momento, la personalidad señera del ilustre compositor vasco aflora y se expande. Me refiero al intermedio del segundo acto, que fue repetido entre una ovación entusiasta.” (El Heraldo de Madrid. 1934/5/5)

“Pablo Sorozábal es tan buen músico que después de presenciar el estreno de anoche y oír cómo sacaba partido de aquel libro le creemos capaz de poner música a unas tablas de logaritmos y triunfar en este difícil empeño… pese al libreto, una noche de triunfo para Sorozábal.” (Luz (Madril). 1934/5/5)

FITXA TEKNIKOA

Prosa eta bertsoan egindako bi aktoetako Zarzuela

Cuadrado Carreñoren libretoa

Pertsonaia nagusiak: Marcela (mezzosopranoa), Isabel (soprano lirikoa), Remigia (tiple komikoa), Manuel (baritonoa), Ramon (tenorra), Casio (tenorra),  Tiburcio Jna. (baxua), korua

Orkestra I+I.I.I.I – 2.I.2.0 – arp – perc – cu

ARGUMENTUA

Eszena 1860 inguruan, Gaztelako herrixka batean kokatzen da.

Duela gutxi alargundu den Marcela gazteak, emakume bertutetsu eta onaren fama du, eta bere gaztaroan Manuelez  maitemindua zegoen. Manuela bera baino gizon zaharrago batekin ezkontzera behartu zutenean, Manuelek mendira ihes egin zuen eta bertan gelditu zen. Marcelak , azkenen libre dagoenak,  Manuel noiz itzuliko den irrikaz zain dago.

Marcelak  Isabel izeneko alaba du, eta Ramoni berarekin ezkontzeko hitza emana dio.

20 urte geroago Manuel hirira itzuli da. Bizilagun baten ustetan  Manuel da Isabelen aita, eta Marcelaren ezkontzaren ostean askotan bere etxera ezkutuan sartzen ikusi izan duela zurrumurrua zabaltzen du. Manuelen belarrietara heldu dira hitzak eta suntsituta gelditu da.

Manuelek Marcela arbuiatzen du eta bere alaba, Isabel ere, ez da beraz fio. Hortaz Ama Birjinarengana jotzen du. Manuelek bere aitatasuna aitor dezan nahi du Ramonek. Sinforosak, Ramonen ama, eta Nicomedesek Marcelari sinesten dute, ez Ramónek ordea, eta Isabelekin moztu nahi du.

Sinforosak Remigia bere neskameari Nicomedesekin ez fidatzea gomendatzen dio, eta honi ere bere jarrera aurpegiratu dio. Maitaleak Sinforosa eta Nicomedes zirela jakiten da. Sinforosak Marcelari esan nahi dio, baina Ramonen erantzunaz beldur da. Manuelek egia jakin zuenean barkamena eskatu zion Marcelari, baina Manuelek izandako jarreragatik minduta ez dio barkatzen.

Isabelek ezin du jasan Ramón beragandik  urrundu izana eta alde egiten du. Ez dakite nora joan ote den eta laster ekaitza datorrenez, Ramón bere bila joaten da, kobazulo batetan ezkutaturik arriskuan baitago.

Manuelek eta Marcelak bakeak egin dituzte eta mendian, jendearen zurrumurruetatik urrun, elkarrekin bizitzea erabakitzen dute.

EGITURA

  • I. EKITALDIA

1. zenb.: (Ahots bat barruan) — 2. zenb.: Micaela, Isabel eta Ramon — 3. zenb.: Remigia, Nicomedes, Tiburcio eta Casio — 4. zenb.: Manuel — 5. zenb.: Marcela eta Manuel — 6. zenb.: Remigia, Casio eta neskatxak — .7 zenb.: I. ekitaldiaren amaiera (Marcela, Isabel, Ramón eta Manuel

  • II. EKITALDIA

Sarrera eta 8. zenb.: Neskatxak eta hitz-motel bat — 9. zenb.: Ramon eta Manuel — 10. zenb.: Manuel — 11.zenb. — 12. zenb.: Remigia, Casio, Nicomedes eta neskatxak — 13. zenb.: Bukaera (Marcela eta Manuel)

ESTREINALDIA

Astoria Antzokia, Madril – 1934.05.04

Partaideak: Matilde Martín (Sopranoa), Leonis (Sopranoa), Ramón Peña, Bellido, Pablo Hertogs (Baritonoa)