LA GUITARRA DE FÍGARO (1931)

Sorozabalek bere biografian onartzen zuen obra hau gogo berezirik gabe idatzi zuela. Capricho español eta letrak alemaniarrez zituen foxtrot-a obran barneratu zituen.Berak egin zuen obraren muntaia:

“… Tenía que bailar yo y explicarles a las coristas los papeles de danza y los gestos. ¡Qué saldría!…”

Esperientzia honen ostean, konposatu nahiko lituzken gai eta antzerki giroetan pentsatzen hasi zen.

“… fui enemigo de la llamada “zarzuela de alpargata”. Pero no porque fuese de alpargata sino porque no lo era. Se trataba de un teatro falso, convencional, que yo no podía admitir ni soportar y me incliné por la opereta.” 

Bilboko estreinaldiaren ostean, Madrilgo Zarzuela Antzokian aurkeztu zen 1933ko maiatzaren 2an. Bere iraupena zela eta, urte hartan aurkezten zen Adiós a la Bohemia obrari laguntzeko programatu zen.

FITXA TEKNIKOA

 

Agerraldi bateko komedia lirikoa.

Libretoa: Ezequiel Enderiz eta Joaquin Fernandez Roa

Pertsonaia nagusiak: Fígaro, Hop, Lili, Mari

Orkestrazioa: I+I.I.I+sax. I – 2.I.I.I – pi – banjo – perc – cu

 

ARGUMENTUA

 

Pariseko antzokia. Koristak euren lana entseatzen dabiltza. Lilík ez du Hopen dantzako bikotea izan nahi; Mimosak Tárxilaren, bere izeba, kontroletik ihes egin nahi du. Cándido, jeloskorra izateagatik ezaguna den komediantea, “Otelo” izengoitia duena, konpainiako korista den bere maitalearen bila dabil.

Fígaro, espainiar gitarrista, azaldu da.  Maryrekin, konpainiako vedettea, maitemindua dago.  Berak Fígaro gustuko du, baina bere askatasuna  ere asko maite du, eta gainera, ez du sinesten Fígarok eskaintzen dion maitasun erromantikoan.

Maryk Patachóni ekonomikoki laguntzen dio. Garai batean, Maryren mutil laguna izan zen Carlosen alde, egiten du Patachónek, berarekin itzuli dadin. Baina Maryk ez du abandonatu zion gizonaren ondora bueltatu nahi. Bere amak bakarrik hazi zuen Mary, eta antzerki bira batean zegoelarik hil zen. Hori dela eta, Maryk antzerkia gorroto du eta bere amak bere buruaz beste egin zuela uste du. Patachónek esaten dio naturalki hil zela, eta orain non dagoen ez dakien arren, garai batean bere aita ezagutu zuela.

Paraleloki beste istorio batzuk ere kontatzen dira: Tárxilak Otelo jarraitzen du, eta Otelok ihes egiten du. Azkenik Lilík eta Hop-ek dantza bikotea baino zerbait gehiago dira…

Duvalek, antzokiko jabeak, “Pantomima”ren entsegu orokorra egiteko deialdia egiten die guztiei. Duval Maryz maitemindua dago eta Fígarori esaten dio, Maryrengana ez hurbiltzeko.

Fígaro burumakur dago, eta Hopek kontsolatzen du, eta Maryri soilik Duvalen dirua gustatzen zaiola esaten dio.

Maryk antzinako bere mutil-lagunaren gutuna jaso du. Berarekin gelditu nahi du, baina Maryk ez du nahi. Otelok Tárxilagatik maitatzeko traba gutxiago jartzen dituela dirudi, nahiz eta bere ilobak soilik diruagatik egiten duela pentsatzen duen.

Konpainiaren azken antzezlanaren ostean Mary New Yorkera joatekoa da, konpainiarekin duen kontratua betetzeko. Duvalek, alferrik, iritziz aldatzea nahi du. Fígarok elkarrizketa entzun zuen, eta jeloskorturik Maryrekin eztabaidan hasi zen. Patachónek Fígarori esaten dio Maryk ez duela gizonengan konfiantzarik, eta horretarako nahikoa arrazoi dituela. Bera da Maryren aita.

Fígarok Carlosek idatzi zion maitasun gutuna aurkitu du eta nahigabeturik agur ohar bat idatzi zion. Maryk Fígaroren oharra irakurtzean berarekin maitemindua dagoela konturatzen da eta bere bila ateratzen da. 

ESTREINALDIA

 

Arriaga antozkia, Bilbo –  1932ko urtarrilaren 8an

Beranduago Madrilen estreinatu zen Zarzuelako Antzokian, 1933ko maiatzaren 2an (2.bertsioa)

Int.: Marcos Redondo, Amparo Sans