KATIUSKA, LA MUJER RUSA (1931)
1928an Variaciones Sinfónicas sobre un tema popular vasco estreinatzera Espainiara itzuli zenean, Emilio González del Castillo eta Manuel Martín Alonso libreto idazleak ezagutu zituen. Beraiekin bere lehen zarzuelan lanean hasi zen. Oraingoan landa giroa utzi eta gai garaikidean zentratu zen.
Katiuska o la Rusia Roja izenarekin estreinatu zen. Garai hartako politiko testuingurua zela eta obrari izena aldatzeak publiko gehiago gerturatuko zuela uste zuen antzokiko enpresariak, eta hala izan zen. Bartzelonako antzokia leporaino zegoen gaueko funtzioan egin zen estreinaldian. Lehen ekitaldiak arrakasta handia izan zuen, baina bigarren ekitaldian publikoak interes txikiagoa azaldu zuen. Pablo Sorozábalek zuzentzen zuen obra, eta sumatu egin zuen, eta hori dela interpretazioan zehar dialogoak moztu zituen:
“… tan pronto como tenía a los intérpretes en escena les hacía cantar sin dejarles hablar… evité el naufragio…”
Antzokitik ateratzean bozgorailuetatik Donostiako Columbia etxeak inprimatutako obraren zati batzuk entzuten dira. Sorozábalek kontatzen du nola Fernández Gradosek, etxe disko-grafikoko zuzendari artistikoa izandakoak, Sorozabal burumakur ikusita nola, libretoan aldaketa batzuk eginez gero ziur arrakasta izango zuela esan zion animatzeko asmoarekin.
Gau hartan bertan bigarren ekitaldia berregin zuten, eta musika egoera berrietara egokitu zen. Aldaketa hauek egiten zituzten bitartean martxan zegoen kartelarekin jarraitu zuten bigarren bertsioa, Pariseko kabareta gabe prest egon zen arte. Probintzietan zehar birak eskaini zituzten, eta Zaragozakoan otu zitzaion, kendua zuten foxtrot-a berriro ere gehitzea.
Katiuskaren libretoa
1932ko maiatzaren 11an Madrilen estreinatu zen Cine Rialton, Enriqueta Serranorekin Olgaren paperean. Aurrerago berarekin ezkondu zen.
FITXA TEKNIKOA
Libretoa: Emilio González del Castillo eta Manuel Martí Alonso.
Pertsonaiak: Katiuska (soprano lirikoa), Olga (tiple komikoa), Tatiana (zati bat abesten zuen aktoresa), Miska (aktoresa), Pedro Stakof (baritonoa), Sergio printzea (tenorea), Bruno Brunovich Koronela (baritono bufoa), Amadeo Pich (zati bat abesten zuen aktorea), Boni (tenore komikoa), Conde Iván (aktorea). Koska (aktorea), Kieveko Koronela (aktorea), Nobleak. Nekazariak. Soldaduak. Atzerriratuak.
Orkestrazioa. I+I.I.I+sax.I – I.I.2.0 – arp – perc – mandolina – banjo – cu
ARGUMENTUA
Errusiako Iraultza eta geroko Ukranian, Boniren ostatuan kokatzen da eszena.
Lehen ekitaldia
Errumaniarekin mugan Kiev-era doan errepidean, Ukraniako herrixka baten kanpoaldean kokatzen den ostatu batean kokatzen da lehen ekitaldia. Antzokiko oihala zabaldu orduko astiro-astiro, fardoak eta maletak garraiatuz, oinez dabilen nekazari talde bat ikus daiteke. Ukrainarrak erbesteratzen ari diren une goibela da.
Eszenatokian taberna batetan edaten ari den nekazari taldea dago. Boni da ostatuko nagusia.
1- Guztia bidea da
Ostatuan dauden nekazariak oso haserre daude Soviet-ak neurriz kanpoko zerga ezarri nahi dielako. Eskualde hartako printzea Sergio da, eta bere gaztelua erre egin dute, eta erail dutela ere esaten dute batzuk.
Ikus gehiago
2. – Kabiaren goxotasuna
Olga eta Boni ezkongaiak dira. Boni Olgari hurbiltzen zaizkion gizon guztiengatik jeloskor jartzen da, eta Olgak hurbiltzen zaizkion gizon guztiei jokoa jarraitzen die. Iraganean Boni Bruno Brunovich koronelaren laguntzailea izan zen, eta ordutik zor dion errespetuagatik bere ostatuan ezkutatzen du.
3. – Kazango kosakoak
Boni, bere izeba Tatiana, Bruno Brunovich koronela eta Pich izeneko galtzerdi saltzaile baten arteko eszena komikoa. Bonik esaten die ustez hilda zegoen Sergio printzea neska batekin beraiengana doala. Nekazari taldea printzearen aurretik ibiltzen doa eta bere aldamenean Katiuska doa. Arropa xumez jantzia doa eta oso ahul dago printzearen gainean sostengatuz.
4. – Printzea da!
5. – Bakarrik bizi zen
Sergiok Katisuska ostatu hartan gelditzea nahi du eta bai Brunori eta baita ostatuko jabeei ere ideia ona iruditzen zaie. Katiuska Sergioren biziagatik beldur da. Brunok alde egiteko asmoa du, Printzeak Katiuska zaintzeko eman dion diruarekin. Ejertzito gorriko zortzi soldadu sartu dira ostatuan. Mozkorturik daude eta Katiuska heuretzat hartu nahi dute. Pedro sartu da bat-batean eta Katiuska defendatzen du, emakume errusiarra dela argudiatuz.
6. – Emakume errusiarra
Pedrok errusiarrak botatzen ditu eta hauek zauritu egiten dute. Katiuskak bere besoa zapi batekin sendatzen du. Boni sartu da esanez, nekazariek Pedroren soldaduei armak kendu dizkietela, eta Pedro urtegira botatzeko asmoarekin haruntza doazela. Katiuskak, bere gelan gordetzeko agintzen dio Pedrori. Nekazariak Katiuskaren gelan sartu dira Pedrogatik galdezka, baina hain gogor ezetz erantzun die, sinetsi dutela. Katiuska bere gelara itzultzen da, eta Miska konturatzen da Pedro Katiuskaren gelan dagoela, eta hala esaten die Bruno, Boni eta Olgari. Katiuska gelara sartzera doanean Stakoffek leihotik salto egin zuen, aurretik emozioz beterik Katiuskaren gelako ate ondoan abestuz.
7. – Erlojuak hamarrak eman ditu
Bigarren Ekitaldia
Antzoki oihala zabaltzerakoan Tatianak eszenako mahai ezberdinetako nekazariei zerbitzatzen dabil. Olga ere bere horretan dabil. Bere eskusoinuarekin aurrera eta atzera ibiltzen den Ivan izeneko musikari zaharra sartu da tabernan eta guztiek eskusoinua jo dezala eskatzen diote, Olgak abestu dezan.
8. – Nire bihotzeko ukraniarra
Bertan zeuden guztiek alde egin dute eta Katiuska, bakarka, leiho ondora hurbildu da eta abestu du.
9. – Gau ederra
Katiuskak abesten bukatzen duenean, Iván musikari zaharra azaldu da. Katiuska abesten entzun du eta Tatianari galdetzen dio zein den emakumearen izena, eta Katiuska dela esaten dionean, Iván asaldatu da eta bere bila itzuliko dela esanez alde egin du, baina bitartean Tatianari esaten dio Katiuskaren bizitza bere eskutan dagoela. Bruno, Olga eta Boni azaltzen dira, eszena komiko batetan.
10 . – Errusia, Errusia zoragarria
Abesten amaitzen dutenean zalaparta handia entzuten da eta Pedro Stakoff bere soldaduekin azaltzen da, Sergio printzea preso dakartzatela.K Katiuska izutu da printzea preso ikusi duenean. Katiuskak Stakoffi aurre egiten dio eta printzea preso hartu izana aurpegiratu dio. Printzea gela batera eraman dezatela eskatzen du Pedrok eta bakarrik gelditzen da Kiev-eko bere nagusiari idazten. Orduan, Katiuska hurbiltzen zaio eta printzea askatu dezan eskatzen dio, bizia zor baitio. Pedro jeloskortu egiten da baina Katiuskak lasaitzeko esaten dio, beraz maitemindua baitago. Poztu egiten da Pedro, baina elkarrekin ezin dutela egon esaten dio.Katiuskak elkarrekin leku berri batera aldegitea proposatzen dio, bizitza berri ba hasteko. Baina Pedrok ez du bere sorterria utzi nahi. Katiuskak Printzea askatzea eskatzen dio, baian Pedrok ezezkoa dio. Katiuskak negar egiten du, eta Pedrori bihotzak zarrasta egin zion.
11. – Duoa
Basoan jende susmagarria dagoela esanez soldadu bat sartu da. Pedro egiaztatzera atera doa eta orduan Pich-ek, Brunok eta Olgak Parisera alde egitea erabakitzen dute. Abestuz esaten dute.
12. – Parisera noa
Guztiak abesten ari direla Boni sartu da eta guztiak isildu dira. Tarte baten ostean Pedro, Koska eta hainbat soldadu gorri sartzen dira. Iván kondea heurekin dakarte bai eta mozorroturik dauden hainbat errusiar noble. Soldaduek Pedro printzearen atea ireki dute, eta eszenan sartu era berehala Iván kondea ezagutu du. Katiuskak eszenaren azken zatia ikusi du eta berehala ere Iván ezagutu du. Orduan soldaduak konturatzen dira Sergio, Iván eta Katiuska Ivanowa nobleak direla eta atxilotu behar dituztela. Pedrok isiltzeko agindu die. Koskak soldaduei Pedroren aurka joatea eskatzen die, baina honek geldirik egon daitezela agintzen die. Koskak alde egiten duenean soldaduei Iván askatzea eskatzen die. Orduan Katiuskak Pedrori zer egingo duen galdetzen dio. Eta Pedrok Justizia! erantzun zuen. Atxilotuek askatasuna eskatu diote eta Katiuskarenganako maitasunagatik askatzea onartzen du. Baina Katisukak ez du alde egin nahi. Pedro orduan bere maitasunean sinetsi du, eta printzeari eta Iváni alde egiteko eskatzen die, Katiuska berarekin geldituko da. Komisio Gorena sartu da, Pedro Stakoff-ek baina agintaritza handiagoarekin, eta printzea eta kondea epaitzea erabakitzen du. Katiuskari bi aukera ematen dizkio: Errusiatik kanpo printzesa izaten jarraitzea ala Stakoffekin ezkontzea. Pedro eta Katiuskak betirako elkarrekin jarraitu zuten.
13. – Amaiera
EGITURA
I Ekitaldia
- 1. zenb.: Emakume eta edaleen abesbatza “Todo es camino”
- 2. zenb.: Pedroren erromantza “¡Calor de nido! ¡Paz del hogar!”
- 3. zenb.: Olga, Boni eta Koronela “El cosaco en su brioso corcel”
- 4. zenb.: Katiuska, Sergio, Koronela eta abesbatza “¡Es el príncipe!”
- 5. zenb.: Katiuskaren erromantza “Vivía sola con mi abuelita”
- N. 6A. Pedro, Katiuska, Sergio, Olga, Tatiana, Pich, Coronel, coro “¡Ya anocheció! Ya no debéis partir”
- 6. zenb.: Pedroren erromantza “¡Atrás! Porque muere quien toque a esa mujer”
- 7. zenb.: Katiuska, Olga, Tatiana, Miska, Boni, Koronela eta Pedro “El rejoj las diez ya dio”
II Ekitaldia
- 8. zenb.: Preludioa
- 9. zenb.: Olga, Iván Kondea eta nekazariak “Ven a mi casa en trineo”
- 10. zenb.: Katiuskaren erromantza “Noche hermosa de jazmines perfumada”
- 11. zenb.: Olga, Koronela, Tatiana y Boni “Te acercarás con gran finura”
- 12. zenb.: Katiuskaren eta Pedroren duoa “¿Qué dices? ¡Katiuska!”
- 13. zenb.: Olga, Koronela eta Pico “Joyas, Trajes. Siempre en gran toilet”
- 14. zenb.: Katiuska, Sergio, Pedro eta abesbatza. “Esta mujer tuya nunca ha de ser”
ESTREINALDIA
Bartzelonako Teatro Victoria– 1931.01.27
Aktore multzoa: Gloria Alcaraz (Katiuska) ; Amparo Albiach (Olga) ; Sra. Sanchez (Tatiana) ; Sra. Sanz (Miska) ; Srta. Rodriguez (1 nekazaria) ; Srta. García (2 nekazaria) ; Marcos Redondo (Pedro Stakof) ; Mateo Guitart (Sergio printzea) ; Angel de León (Coronel Bruno Brunovich) ; Pedro Vidal (Amadeo Pich) ; Jose Acuaviva (Boni) ; Sr. Barajas (Ivan Kondea) ; Sr. Parera (Koska) ; Sr. Martinez (Kiev-eko komisarioa) ; Sr. Gomez (1 nekazaria) ; Sr. Sanchez (2 nekazaria ) ; Sr. Ripoll (1 soldadua) ; Sr. Balaguer (2 soldadua) ; Nobleak. Nekazariak. Soldaduak. Atzerriratuak.