SAN ANTONIO DE LA FLORIDA (1954)
Isaac Albeniz eta Eusebio Sierraren zarzuela ekitaldi batean.
Sorozabalek Albeniz maisuaren partituraren laburpena aurkitu zuen. Orkestrarako parteak gerran galdu ziren eta Sorozabal oinordekoekin harremanetan jarri zen obra orkestratzeko baimena eskatzeko. Baimena eman zioten eta nahi zuen guzia gehitzeko ere esan zioten. Madrileko karaktereko obra dugu. Maisuaren hitzetan, bertsio berri hau ikuslegoaren gustukoa izan zen baina eszenan jartzea nahiko eskasa izan zen. Antzerki lirikoa ez zegoen bere momentu hoberenean eta ezin izan zituzten gastuak estali. Momentu honetatik aurrera Sorozabalek gastuak aurrezteko koru gabeko obrak egitea erabakitzen du.
“… La fina inspiración de Albéniz reluce en toda esta bella zarzuela, con una instrumentación magnífica. El libro es un pretexto para que salgan una serie de números de estupenda factura melódica, que dieron lugar a que el público aplaudiese con verdadero fervor durante toda la noche. Hay boleros clasicos, pasacalles, dúos y toda clase de motivos profundos y garbosos. La interpretación, a cargo de la compañía de Sorozábal, fue excelente.” (Imperio, 1954ko azaroak 20)
Antonio Fernández-Cidek zihoen:
“… Al frente de la orquesta, siempre eficaz, se hizo aplaudir el maestro Sorozábal, en cuyo honor puede afirmarse que la instrumentación no desentonó jamás, antes bien, dio brillo más de una vez a las melodías albenizianas.” (ABC, 1954ko azaroak 20)
FITXA TEKNIKOA
Isaac Albenizen ekitaldi bakarreko zarzuela. Eusebio Sierraren libretoa.
Pablo Sorozabalen moldaketa eta instrumentalizazioa.
ESTREINALDIA
Fuencarral Antzokia, Madrld – 1954.11.19
Interpreteak: Milagros Ferris, Angelita Naves, Jose Marin