PAN Y TOROS (1960)

Francisco Asenjo Barbieriren (1823-1894) zarzuelaren bertsioa.

Jose Piconen libretoaren moldaketa Jose Maria Pemanek egin zuen Pablo Sorozabalen laguntzarekin. Azken honek forma eman zion eta aldaketak egin zituen arren, ez zuen libretoa sinatu. Egin zuten bertsio hau Barbieriren obratik nahiko urrun geratzen da: Sorozabalek maisuaren beste obra batzuetatik hartutako musika sartzen du eta orijinaleko musika zati batzuk ezabatzen ditu. El alguacil Rebolledo bere tonadilla eszenikotik hartutako abesti bat ere sartzen du Sorozabalek. 

Pan y Toros zarzuelaren bertsio berriaren estreinaldia buruzko iritziak:  

“… ágil, musicalmente hermosa, a través de la maestría de Sorozábal, que ha quitado, y ha añadido, y ha instrumentado maravillosamente…. nos hizo disfrutarla honda y gozosamente.” (Hoja Oficial del lunes, 1960 uztaila 27)

“La labor de recopilación, instrumentar [sic] y orquestación, realizada por el maestro Pablo Sorozábal, es extraordinaria y de gran respeto para el compositor.” (Ritmo, 1960 uztaila)

FITXA TEKNIKOA

Zarzuela bi ekitalditan

Liburuaren moldaketa: José Mª Pemán eta Pablo Sorozabal

ahotsak – korua – 2.I.I.I – 2.I.I.0 – harp – perk – charia

 

Pablo Sorozabal eta Jose Tamayo.

El Retiro parkean (Madril, 1960) 

ESTREINALDIA

El Retiro (Jardín de Cecilio Rodriguez), Madril – 1960.06.21

Lola Rodriguez Aragonek zuzendutako La Zarzuelako Konpainia

Interpreteak: Marta Santaolalla, Teresa Forner, Ines Rivadeneyra, Renato Cessari, Carlos Munguia, Pedro Terol, Selica Perez Carpio, Anibal Vela, Gerardo Monreal, Pedro Catania eta Ramon Alonso;  Zarzuelako Koruak Pererak zuzenduta eta Luisa Periceten  Balleta; Pablo Sorozabalek zuzendutako Madrilgo Orkestra Sinfonikoa; Zuzendaria: Jose Tamayo.

 

Pablo Sorozabal eta Jose Tamayo.

El Retiro Parkean (Madril, 1960)