Donostiako Columbia Graphophone Company, S.A.E.

La Voz de Guipúzcoa (1929)

Sozietate anónimo hau Juan Inurrieta industrialariak, Eduardo Vega de Seoane abokatuak eta Baltasar Reparaz langileak, Hispanoamerikar Baltzuarentzat ahaldun izan zenak, 1923ko abuztuaren 30ean Donostian osatu zuten. Eraikina Antiguoko auzoko Eustasio Amilibia (1) kalean kokatu zen eta bere eraikuntza Juan Machimbarrena (2) bide injineruaren kontu egon zen.

Industria-sozietatea izan zen. Bere xedea “Espainia eta edukitzan Regal eta Columbia zigiluen diskoen fabrikazio eta salmenta, baita mintzodun makinak, grafonolak eta beraien osagarriena ere” izan zen. Deuseztatutako Hispanoamerikar Baltzuaren egoitza soziala berdina izan zuen, Askatasunaren Etorbidea 27. zeb. 2. solairua. Bere estatutuen arabera, sozietatea akziodunen batzar nagusiak, administrazioako kontseiluak eta zuzendari kudeatzaileak gidatzen zuten. Lehen administrazio-kontseiluko lehendakaria Fernando Sardón izan zen, lehendakariordea, Eduardo Vega de Seoane jauna eta idazkaria Baltasar Reparaz. Ondoren, Antonio Inurrieta, Juanen anaia, lehendakari bihurtu zen eta administrazio-kontseiluko idazkaria Prudencio Parra de Aguirre jauna izan zen.

Sozietatearen zuzendari kudeatzailea Juan Inurrieta jauna izan zen denboraren mugarik gabe enpresako burua izan nahi zuen bitartean, eta sozietatearen negozioen kudeaketa bere ardurapenean geratu zen, bereziki diskoen lantegiarekin eta aparatuekin zerikusirik zutenak. Sozietatearen eraketaren momentuan, Juan Inurrietak urte horretako urtarrilaren 17an Londreseko Columbia Graphophone Limited konpainiarekin sinatuta zuen kontratua eta hortik ondorioztatzen ziren eskubideen ekarpena egin zuen.

Merkataritzako jardueraren barnean, 1924ko bere lehenengo katalogoan, Regal zigiluaren azpian, Secundino Esnaolak zuzendutako Donostiako Orfeoiaren lehenengo grabazioak argitaratu zituen, baita Gipuzkoa eta Zumarragako trikitixaDonostiako danborrada, Celestino Sarobe baritonoaren edota Gabriel Olaizola baxuaren inpresioak ere. Halaber, Elola eta Landaluce eta Bilboko txistulariek bere lekua izan zuten katalogo honetan.

Urte honetako katalogoan Amerikako Columbiaren (3) matrizeekin fabrikatu zituen diskoak sartu zituen orobat, hona hemen Florenzio Constantino edota Jose Mardones interpretatutako opera zatiak adibide gisa.

Hasieran diskoen banaketarako amaitutako Hispanoamerikar Baltzuaren kanalak erabili zituen. Madrilgo Hortaleza kaleko 2 zenbakian 1924ko ekainaren hasieran BarrientosBonisegnaLazaroStracciari edo Casals artisten Columbiak fabrikatutako Regal zigiluko diskoak saltzen ziren. Urte berdinaren uztailaren 19an Donostiako Columbiak “La Bejarana” Regal zigiluko diskoetan argitaratu zuen. 1925an Regal zigiluaren publizitatean Donostiako Hispanoamerikar Baltzua (4) aipatzen zen oraindik.

Garai honetako grabazioak soinu injineru britaniarrek (5) egin ohi zuten, bere ekipo higigarriekin estatuaren lurralde guztietatik mugitzen zirenak. Juan Inurrietak, Jose Fernandez Grados konpainiaren zuzendari artistikoarekin batera, egingo ziren grabazioak hautatzen zituen. Juanek, merkatarizako izugarrizko sena zuen horrek, esklusiban kontratu garrantzitsuak lortu zituen, hala nola Hipolito Lazaro tenor ospetsuarekin sinatu zuena. 1930an, Pablo Sorozabalek Bartzelonan bere lehenengo emanaldirako “Katiuska” zartzuelaren entseguak egiten zituenean, Juan Inurrieta eta Fernandez Grados-entzat audizio bat egin zuen. Lana hain gustokoa izan zen beraientzat, non bere osotasunean grabatzea erabaki zuten. Lanaren Pedro paperako Marcos Redondo baritonoa aukeratu zuten, honekin esklusiban kontratua sinatuta baitzeukaten.

Diskoen lantegia gero eta txikiagoa geratzen ari zen eta, 1930eko urtarrilean, bere anaiak, Antoniok, “diskoen lantegiko industria-jabea bezala”, lantegiaren instalazioak handitzeko eta behin-behineko pabiloi bat eraikitzeko etxe-uhartearen barruko gunea betetzea eskatu zuen. Udalak idatzitako hiri-zabalgunearen egitasmoaren arabera, eraikuntzak gune hau errespetatu behar zuenez, ez zuen baimenik lortu. Hurrengo hilabetean, otsailean, Antonio Inurrieta, Columbia Graphophone Company-aren administrazio kontseiluaren lehendakari bezala beste eskaera bat bidali zion berriro udalari, oraingo honetan lantegia handitzeko helburuarekin; hau da, berea zen aldameneko izotz lantegian, momento horretan zegoen lehenengo solairuraino eraikita zuen beheko solairuaren gainean lau soilaru gehiago altxatzeko.

Juan Inurrietak hasieratik bere salgaien salmentarako publizitatean ikaragarrizko babesa izan zuen eta bere Regal zigiluko diskoen sustapenerako politika honekin jarraitu zuen. Zigiluaren katalogoak, bai orokorrak bai gehigarriak Rafael de Penagos marrazkilariak egindako azal iruzditatu modernoengatik nabarmentzen dira. “Revista Columbia” aldizkariaren azalera ere marraztu zuen. Argitalpen honen marka, 93.206 zenbakikoa, “aldizkaria, egunkariak eta edozein motako argitalpenak” bereizteko 1933ko maiatzaren 6an erregistratuta geratu zen (6).

Aldizkari honen 6. zenbakian, 1933ko ekaina eta uztailaren hilabetekoa, Columbiak “Centro de Estudios Históricos” erakundearekin batera, argitaratu zuen bildumaren diskoen bi sail iragarri zuten. “Archivo de la Palabra” delako bilduma zen, data horretan Alcalá Zamora, Azorín, Juan Ramón Jiménez, Ramón del Valle Inclán, Pío Baroja eta Miguel de Unamunoren ahots ospetsuak, besteen artean, argitaratu izan zituena. Lehenengo sailaren lanak 1931an hasi ziren eta 1932ko maiatzean argitaratu izan ziren. Urte horretan zehar bilduma bigarren sailarekin gehitu zen (7).

Inurrietak gramofonoak hezkuntzarako zituen ahalbideak ere ikusi zituen. 1930ean Musikako Liburutegi zirkulatzaileari aparatu bat oparitu zion eta diskoen katalogo zabal bat maileguz ikasleek beraien musika ikasketetan erabil ahal izateko eskaini zion (8). Urte batzuk geroago, gerra zibilaren amaiean, Victor Zabala eta Juan Morerak duela gutxi ezarritako CCCarekin elkartuz, hizkuntzen urrutiko hezkuntzetara zuzendutako Poliglophone zigilua sortu eta bere negozioa zabaldu zuen (9).

Beste aldetik, Inurrieta anaiak beraien negozioa hasi zutenen establezimendua, Getaria kaleko 5 zenbakian zegoen denda, konpainiaren jabetza izatera pasatu zen. 1933ko azaroaren 4an, Columbiaren administrazio kontseiluak Prudencio Parra de Agirre jaunari ahaldundu zion denda Juan Inurrietari saltzeko. Momento horretatik aurrera bere jabe bakarra izango zen hura.

1934ko abenduaren 23an, Gregorio Gonzalez de Suso konpainiaren lehendakaria izanda, estatutuak aldatu ziren, beste gaien artean, sozietatearen helburua zabaltzearren, hortik aurrera “Espainia eta edukitzan Regal eta Columbiaren markako diskoen fabrikazio eta salmenta izango da, eta baita mintzodun makinak, irrati aparatuak, grafonolak eta beraien osagarriak, eta administrazio kontseiluak komenigarria uste izan zenbait salgai ere. Kontseiluak, era berean, atzerrira salmentak zabaltzeko, marka berriak sortzeko eta aipatutakoak aldatzeko aginpideak izango ditu”. Une horretan ere, egoitza soziala aldatu zen eta “bere industria kokatuta zegoen tokira” eraman zuten, Eustasio Amilibia kale partikularrera. Industria honek urte horretako amaieran ehundaka langileei ematen zien lana.

(1) Kale honek 1917an Eustasio Amilibia izena hartu zuen eta 1937an Zumalakarregi etorbidea izatera pasa zen. Antiguo auzoko hiri-zabalguneak ez zion lantegiak hartu zuen lurrari eragin.
(2) La Acción, 1923/12/11, 5 or.
(3) Regal zigiluaren menpean Columbia Graphophone Company, Espainolako Sozietate Anonimoaren lehenengo katalogoan azaltzen diren zenbait lan ca. 1916 urteko New Yorkeko Columbiaren katalogoan ere azaltzen dira (José Mardonesek, Florencio Constantinok, Celestina Bonisengak eta abarrek abestutako opera ariak)
(4) 1924ko abenduan bere prozedura berri bat, “Zaratarik gabeko diskoak”, adierazi zuen, eta bi lehoien logoaren azpian “Gustukuen marka. Hispanoamerikar Baltzua, P.ku. 97. Donostia” esaldia zeukan.
(5) Bi dira prentsak jasotako izenak: J.B. Holme y Sr. Machín
(6) Badirudi aldizkariaren bizitza nahiko laburra izan zela. Badakigu 1945eko apirilaren 26an aldizkari honen markaren birgaitzea berriro eskatzen dela, nahiz eta argitaratu ote zen ez jakin.
(7) Erreportaje zabala. In: El Sol (Madrid. 1917). 1932/05/29, 2 or.
(8) La Época (Madrid. 1849). 1930/05/03, 28.188 zenb., 6 or.
(9) Aprender enseñando. In: Anuncios: semanario de la publicidad, 2011/03/28