Gatazkak merkataritza izenarekin
1923ko apirilaren 28an, 6.449 zenbakiarekin eta Juan Inurrietaren izenean, “Columbia Graphophone Company, S.A.E.” sozietatearen kudeatzailea gisa, “Columbia Graphophone Company, S.A.E.” merkataritzako izena eskatu zen, baina Industria-Jabetzaren Errejistroak 1923ko abenduaren 18an ukatu zion. Izenaren zenbait hitz osagaiak marka bezala errejistratuta bazeudela iadanik alegatutako arrazoia izan zen. Nahiz eta errekurtsoa jarri, gaitzetsia izan zen 1924ko apirilaren 2an.
Bigarren aldiz, 1931ko abuztuaren 20an eskabidea aurkeztu zen eta urte horretako irailaren 1ean Industria-Jabetzaren Aldizkarian 12.912 zenbakiarekin argitaratuta azaldu zen. Hau dela eta, Bartzelonako “Compañía del Grafófono Columbia, S.A.E.” sozietateak, emakidari aurka egiteko idazkia aurkeztu zuen 1931ko urriaren 29an.
Idazki honetan erabilitako argudioak ondorengo hauek izan ziren: merkataritzako izena, espainolako sozietate anonimoaren adieraziz, atzerriko hizkuntzaz idatzita zegoen eta hau legearen kontra zegoen; gainera, bere jabetza zen “Columbia” izena erabiltzen zuten. Aurkeztutako idazkian, 1914ko abuztutik errejistratutako markak, hauen artean kortxeaerdiko bi noten ikurra eta Columbia goiburua, hala 1924ko uztailaren 8an errejistratutako merkataritzako izena, xehatzen ziren. Halaber, bere merkataritzako izena (6.811 zenb.) eta marka (52.233 zenb.) antzekoa zirenez, emakidak nahasketa sortu zezakeela argudiatu zuten.
Idazki honen ondoren, 12.912 zenbakiko merkataritza izenaren izapidetzea eten egin zen. 1931ko azaroaren 18an, Donostiako “Columbia Graphophone Company” enpresak aurkakotza-idazkia aurkeztu zuen. Bere argudioaren artean Londreseko “Columbia Graphophone Company Ltd.” Konpainia britainarren emakiduna zela eta eskumendeko sozietate bezala (eta hemen dago iruzurra), ezin zuela beste modu desberdinez deitu alegatu zuen. Espainolako sozietate anonimo bezala egiaztatzen zuen sozietatea eratzeko eskritura aurkeztu zuten. Gainera, beraien ustez, bi izendapenen artean ez zegoen akatzik eragiteko inolako antzik. Beste aldetik, Bartzelonako konpainiaren aurkakotza-idazkia inoiz ez zela onartua izan behar zioten, legearen arabera, batasunaren herrialde guztietan erregistroaren derrigortasunik gabe merkataritza izena babestuta baitzegoen; hori gutxi bada, Londreseko “Columbia Graphophone Company Ltd”, Amerikako izenkidekoaren eskumendeko sozietatea, Bartzelonako konpainiak 6811 zenbakiko errejistroa egin baino lehen existitzen zen. Halaber, sozietate ingelesa 1920ko urriaren 8an Londreseko Patente-bulegoan eta 1913ko maiatzaren 8an Estatu Batuetakoan erregistraturik zegoen; sozietate lagatzaileak bere eskubideak Espainarako 1900ko maiatzaren 7tik erabiltzen hasi izan ziren. “Columbia” hitzaren erabilerari dagokionez, izendapen geografikoa, besterik ez zela jakinarazi zuten, eta Bartzelonako konpainiaren kasuan, legez kontrako jatorriaren aipamen faltsua zela, Donostiako sozietatearena, berriz, ez zela horrela izan, etxe nagusiaren jatorria adierazten zuen-eta.
Compañía del Grafófono “Columbia” SAE (1924)
Donostiako sozietateak 1923 urtean 6.449 zenbakiko merkataritza izena ukatzea justifikatu zuen; eskatzaileak, Juan Inurrietak, momentu horretan ezin baitzuen “Columbia Graphophone Company, S.A.E.” sozietatearen kudeatzaile bezala ordezkaria izan, apirilaren 30ean egin zuten-eta, eta sozietatea ez zen legez eratu abuztuaren 30 arte.
Argudio hauek epailea konbentzitu zuten. Hori zela eta, 1931ko abenduaren 9an Donostiako “Columbia Graphophone Company” alde apaitza eman zuen, 12.912 erregistro zenbakiaren ziurtagiria egun berean lortuz.
Merkatariza izenaren erregistroaren emakida hau Industria-Jabetzaren Aldizkarian 1932ko urtarrilaren 4an argitaratuta azaldu zen. Baina, hurrengo hilabetean, otsailaren 26an, Bartzelonako sozietateak erabateko argudio sendoekin errekurtsoa jarri zuen. Lehen-lehenik Donostiako “Columbia Graphophone Company, S.A.E.” sozietate ingelesa zela ukatu zuen, baita honen eskumendekoa zela ere; izan ere, enpresaren 1923ko abuztuaren 30eko eraketaren agiriak Iñurrieta, Vega de Seoane eta Reparaz jaunen artean egin zela baieztatzen baitzuen. Hau da, hiru pertsona espaniar artean, beraz, Londreseko konpainiak parte hartu gabe. Iñurrietak eraman zuen Londreseko konpaniarekin egindako kontratua esklusiba zen, aldiz, ez eskumendekoaren frogapena. Kontratua pribatua zela esan zuten, Londreseko konpainia eta Hispaniar Baltzua, Inurrieta & Cia sozietateen artean egindakoa. Hori dela eta, Jabeak aurretiko eskualdatzerik bere alde egin gabe, Hispanoamerikar Baltzuak alegia, Iñurrieta jaunak ezin izango zuen sozietatera eraman.
Bartzelonako “Compañía del Grafófono Columbia, S.A.E.” sozietateak adierazi zituen argudioak onartu ziren eta 1932ko martxoaren 19an epaileak bere alde epaitza eman zuen. Autoak, Iñurrieta jaunak ekarritako kontratuari dagokionez, hitzez hitz ondorengo hau esan zuen: “Ez zen Hispanoamerikar Baltzua Inurrieta & Cia konpainiari eta inola ere Juan Inurrieta jaunari Espainian bere izenean“Columbia Graphophone Company” sozietate ingelesari dagozkion inolako izena edo markarik erregistratzeko baimenarik eman, bakarrik kontratuak irauten zuen bitartean erabiltzeko baizik, marka hauek “Columbia Graphophone Company” sozietatearen jabetzaren menpe geratuz (kontratuaren 31 klausula)” eta “kontratua amaitu edo deuseztatu bezain laster, agenteak izena berehala aldatu eta berarekin elkartutako edozein hitzen erabiltzeari utzi behar du”
Hurrengo urtean, urriaren 17an, Bartzelonako Compañía del Grafófono Columbia S.A. sozietateak bere titulu batzuk besterendu zituen: zenbait marka eta 6811 zenbakiko merkataritza izena. Jendeaurreko enkante bat egin zen. Bertan Donostiako Columbia Graphophone Company S.A.E. sozietateak parte hartu zuen, baina zoritxarrez tituluak Alvaro de Malibran jaunari esleitu zizkioten.
Konpainiak, orduan, titulu hauek erosteko kudeaketa batzuk hasi zituen. Jarraitu behar zuen prozedurako lege-aholkularitzen bila aritu zen, ez baitzen Malibran jaunaz batere fidatzen. Inskribatutako markei buruzko zenbait ikerketa egin ondoren eta Malibran jaunak 1933ko abenduaren 23tik hauen jabea zela erregistraturik bazegoela ziurtatuz, erosteko akordioa sinatu zuten eta 1934ko urtarrilaren 19an Donostiako Columbia Graphophone Company sozietateak ugazaba iadanik zeneko emakidaren jabetza erregistratu zuen.
Data honetatik aurrera marken (1) erregistroa hasi zen: Uztailaren 7an “Columbia” (23. 227 zenb.) eta “Dos notas” [kortxeaerdiak] (23.226 zenb.) marken erregistroa egin zituen; irailaren 26an marka horien aldaerak (53.276 eta 52.290 zenb.) erregistratu zituen.
Marca Nº 23.227
Marca Nº 23.226
(1) Columbia Graphophone Company sozietateak erabilitako “Viva-tonal” marka ospetsua 1933ko abenduaren 15ean 96.740 zenbakiarekin erregistratuta izan zen