Columbia disko lantegia (1935-1957)
Columbia Graphophe Company konpainiaren deuseztapenaren ondoren, Juan Inurrietak bere abentura bakarrik hasi zuen. Lantegiaren 1936an argitaratutako lehenengo lantegiaren katalogo orokorrean, 1935eko abenduaren bukaera arte argitaratutako disko guztiak zuen katalogoan ohartarazten zuen: “Columbia, Grafófono, Dos notas musicales, Radiofonola, Fonorradiola, Iberia, Apolo hitzak diskoak, tresna elektrikoak, orratzak, eta abar izendatzeko behar bezala erregistratuta daude. Zuzendaritza”
Katalogo honek “Columbia Graphophone Company SAE”-k erabilitako Regal zigiluaren erreferentzia ugari jasotzen zituen. Konpainiak disko hauek une horretatik aurrera Columbia bezala berriro etiketatu zituen. Hauen matrizeak sozietate britaniaren jabetzakoak ez ziren grabazioak ziren: musika espaniarra, ahots grabazioak, zarzuelak, folklorea, eta abar. Erreferentzi berria emandako euskal musikaren diskoen artean, bertsolariek grabatutako lehen disko komertziala nabarmentzen da (Asteasu y Txirrita N 1176, lehen RS 5381), Irutxulo eta Donostiako Udal Bandak, Pello Errota konpartsa, Donostiako Koruak eta Poxpolinarena, “Usurbe” laukotea, Errezileko gaiteroak, Bilboko Zazpikaleko otxotea, Donostiako Orfeoia, Bilboko Zezilia Deunaren Schola Cantorum eta Elgoibar, Gipuzkoa eta Zumarragako trikitixak, baita Donostiako eta Errenteriako txistulariak ere besteen artean. Hauek guztiak Regal zigiluaren menpe argitaratuak izan ziren lehen.
Columbia disko lantegiaren barnean fabrikazio prozesu guztiak egiten ziren. Sail ezberdinez osatuta zegoen: inprimategia, laborategia, eta abar. Lantegiko imprimategian diskoei itsasten zitzazkien etiketak eta azalak egiten ziren. Diskoen matrizeak egiteko kimika sail bat ere batzuten. Matrizeen bainua gramofonoko orratzak egiteko erabiltzen zuten, baita trikotatzeko orratzak egiteko ere. Inpresioak egiteko aretoa eraiki zuten, non musika herrikoi ezagunena grabatzen zuten. Dena den, Columbia-ren grabazioak ezkututako lekuetara heldu ziren, hala nola, Angolara, non portugaldarrentzat zenbait inpresio egin zituen: bertan, lantegi bat eraikitzea hausnartzera heldu ziren ere.