LEHENENGO DISKOEN GRABAZIOAK

Euskal interpreteen grabaketa komertzial asko atzerrian egiten ziren baina nazioarteko mailan iadanik arrakasta lortu zutenek bakarrik egiten zuten. Arrazoi honengatik, XX. mendeko lehehengo urteetako inpresio komertzial gehienak mundo-mailako jotzaileek egindakoak dira, hala nola Pablo Sarasaterenak. Honek, Pariseko The Gramophone and Typewriter edo Camden-eko (New Yersey) Victor Talking Machine etxeentzat grabatu zuen. Bestalde, estatu batuetako etxe honentzat Emilio de Gogorza euskal jatorriko New Yorkeko baritonoak egindakoak ditugu ere.

Pablo Sarasate. Capricho vasco. Cie The Gramophone Co., Ltd. (et Filiales). Grabado por el compositor en París en 1904

Aipamen berezia merezi du Florencio Constantino tenor ospetsuak. Honek, lehenengo urte hauetan, besteen artean, Frantziako Pathé, Alemaniako Favorite, Amerikako Victor Talking MachineColumbia Graphophone Company edo Columbia Phonograph Company Genl. etxeentzat grabatu zuen. Halaber, Inocencio Navarro (1) baritonoak, bilbotarra ere, Zonophone eta Homophon zigiluetan 1908ko urrian argitaratutako erregistro kopuru polita grabatu zuen; beranduago, Bartzelonako Compañía del Gramófono-rentzat ere egin zuen. José Mardones-ek, baxu arabatarrak, Victor Talking MachineColumbia Graphophone Company, Columbia Phonograph Company Genl. edo Regal Graphophone Company diskoetxeentzat inpresioak egin zituen. Aldi berean, Antonia Arrieta soprano bilbotarrak The Gramophone Co. Ltd konpainiarentzat egin zituen.

Nahiz eta diskoetxe hauentzat grabatzen zen musika opera arietara eta garai horretako kantu arrakastatsuetara mugatu berez, badago musika tradizionalarentzat leku txiki bat ere.

Euskal Herrian grabatutako lehenengo diskoak Gramophone Company-aren teknikoak, Charles Scheuplein-ek, 1905. urtean bere Lisboarako bidaian Donostiatik pasatzean egindakoak dira. 8562 zenbakitik 8591 zenbakiera markatutako trokelekin egindako euskal folklorearen 30 disko dira.

Lehenengo zazpiak (8562tik 8568ra) Zumarragako Martin Elolak (2), txistulari famatuak, interpretatutakoak dira. Honek dantzarako doinuak (fandangoak, kontradantza, arin-arina, iriyarena, aurreskua, Hiru damatxo eta Oñateren baltsa) grabatu zituen. Hurrengo hamaika erregistroak (trokelak: 8569tik 8579ra) Donostiako Udal Bandaren grabazioak dira, ondorengo izenburuekin: San Sebastián, Iriyarena, Gernikako Arbola, Marcha de San Ignacio, Iru Damacho, Adios Euskal Herria, Aritzara, Rodoreda konposagilearen Jota Navarra, Torre Muzquiz konposagilearen Rigodones eta arin-arin bat.

Garai hartako Donostiako Orfeoiaren bi bakarlari, Federico Carasa tenorrak (erregistro gehienak dagozkiolarik), eta Ignacio Erquicia baritonoak egin zituzten grabazioek osatzen dute bilduma. Grabazio hauen artean izenburu ezagun batzuk aurki ditzakegu, hala nola Nere senarra, Laurak bat, Kaiku, Iru damacho, etc.

Francisco Meanak, baxu asturiarrak, Gramophone etxearentzat 1908ko abendua eta 1909ko lehenengo hilabeteen artean euskal kanta batzuk inpresionatu zituen: Uso zuria, Adio Euskal Herriari eta Kalian dabiltz.

Errenteriako baritono Ignacio Tabuyok, etxe berdinarentzat 1911ko azaroan Madrilen grabatu zituen: Egun batian Loyolan, Gernikako arbola , Nere amak baleki, Nere Andrea, Larregla konposagilearen Laurak-bat eta La del pañuelo rojo zortziko famatua.

Compañía francesa del Gramófono disketxearentzat grabatu zuten euskal interpreten artean Lorenzo Martín  (3) nabarmentzen da. 1914ko otsailaren 14 eta 16 bitartean, amaigabeko emanaldietan, hogeita hiru trokel (18668tik 18690era zenb.) inpresionatu zituen Madrilen, gehienak euskarazko kantuekin. Grabazio hauetatik Eresbilek hiru disko ditu bere bilduman: Juana Vishenta Olave, Boga boga, Haurtxo txikia, Ezkongaietan, Gernikako arbola eta Pello Joshepe.

Aldi berean, estatutik kanpoko interpreteek euskal musika grabatu zuten. 1906. urtean portugaldar soprano Regina Pacinik, Fonotipia zigiluarentzat Villar-Jimenez konposagilearen zortziko ospetsua “No te olvido” erregistratu zuen. Euskal folklorearen eremuan, Manuel Dopazok eta Segundo Cofredes-ek, gaita eta dultzainako argentinar bikoteak, urte hauetan Buenos Aireseko Era diskoetxearentzat zenbait euskal dantzak grabatu zituzten.

1915. urte hasieran, Jose Luis de la Rica tenor bilbotarrak, Berlingo International Talking Machine disketxearentzat euskal kanta multzo bat inpresionatu zuen Madrilen. 1920. urte aldean, Donostiako Udal Bandak disketxe berdinarentzat pasodoble eta habanerak grabatu zituen.

Hala ere, interprete guztiak ez dira diskoak inpresionatzera berotzen. Orkestrarekin egindako grabazioak oso desatseginak izaten ziren, grabazio saioetan abeslaria adarraren aurrean kokatu behar zen, orkestraren ondoan, instrumentuetatik gertuegi; beraz, bere entzumenak ikaragarri pairatzen zuen. Laborategiko grabazioak goizeko eta arratsaldeko lansaioetan zatitzen ziren. Herriko kantak grabatzen zituztenean, musika klasikoa zenean baino inpresio handiagoa egiten zuen. Lehenengo errejistroetatik hogei disko inguru egiten ziren, bigarren taldetatik, berriz, hiru baino gehiago ez zituzten egiten.

Hogeigarren hamarkadan Jules Wolff-ek Compagnie Française du Gramophone (HMV) disketxearentzat zenbait euskal kantu grabatu zituen 1925 urtean: Iparragirreren Gernikako arbola, Etxaparearen Nere etxea eta Lurraren pian, Laurent Bossières-ek armonizatuak, E. Bonnal-ek egindako beste armonizaziez gain. 1927. urtean eta ziligu berdinarentzat, Guillaume Cazenavek, Hasparren jaiotako euskal tenorrak, ondorengo abestiak grabatu zituen: Uruten ari nuzu (Uso txuria errazu), Txori berriketaria, etc.

José Luis de la Rica. Itxarkundia. International Talking Machine. Grab.: 1915

1925. urteak aurrerapen garrantzitsuak ekarri zituen, grabazio elektrikoa eta euskal diskografia, hamarkada honetan ugaltzen baitira. 1928ko abenduaren 12 eta 14 bitartean, José Luis de la Ricak Compañía del Gramófono etxearentzat dozena bat disko grabatu zituen: Mendi Mendiyan eta El Caserío lanen zatiak, ItxarkundiaOñazezAritzari eta beste zortziko batzuk.

Hurrengo urteko martxoan, Bartzelonan, Bilboko Koral ElkarteaJesus Guridiren zuzendaritzapean, sei diskoetako albumean argitaratutako euskarazko hamabi herriko kantu grabatu zituen eta hilabete horretan ere, Donostiako Orfeoiak, bere zuzendariarekin, Secundino Esnaola maisuarekin, egin zuen.

Jesús Guridi junto la Sociedad Coral de Bilbao en el Teatro Real de Madrid el 16 de mayo de 1923

Bestalde, Euskal Herriaren edizioari dagokionez, 1916 urtean Pasaian Pathé Font lantegiaren sorkuntza arte itxaron behar izan zen.

Hala ere, euskal musikak ez du bere katalogoan lekurik aurkituko. Pasaiako Pathé lantegia bakarrik fabrikazioaz arduratzen zen eta trokelak kanpotarrak ziren. Errepertorioak gehienbat operaren zatiak, abestiak edota garai horretan modan zeuden kupleak jasotzen ditu, baita flamenkoa ere. Etxe honetako interpreten artean, nagusiki kanpotarrak, Florencio Constantino tenor bilbotarra eta Jesus Gaviria (4) tenor donostiarra nabarmendu ditzakegu.

(1) Inocencio Navarro, Bilboko baritonoa, Bilboko Koral Elkarteko bakarlaria. Orfeó Catalá erakundeko kidea izan zen. In: . En: Dentici, Nino. Diccionario biográfico de Cantantes vascos de ópera y zarzuela. Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia, 2002. 228 or.
(2) Martín Elola (m. 1935). Tolosako Txistularia Zumarragara bizitzera joan zen. 1913 urtetik Bilboko Txistulariaren lanpostua bete zuen In: Txistulari 120 (1984), 9 or.
(3) Tenor bilbotarra, Bilboko Koral Elkartearen bakarlaria. In: Dentici, Nino. Diccionario biográfico de cantantes vascos de ópera y zarzuela. Bilbao, 2002
(4) Bere benetako izena: Jesús Aguirregaviria (1892-1975)