NICOLA ANTONIO ZINGARELLI (1752-1837)
Napolin jaio zen (Italia) 1752an. Santa Mari di Loretoko kontserbatorioan ikasi zuen. 1722an Torre Annunziatako organista izendatu zuten. Urte askotan opera serioak idatzi zituen. 1794an Loretoko Santutegiko kapera-maisu izendatu zuten. 1804an Guglielmi ordezkatu zuen Erromako Kapera Sixtinoko maisu lanetan. 1813an Napoliko Real Colegio di Musicako administrari izendatu zuten. 1816an Paisiello ordezkatu zuen Napoliko katedraleko maisu lanetan. Torre del Grecon zendu zen 1837an. Erlijio-musika ugari idatzi zuen, baita opera serioak eta bufoak ere.