Fr. ANTONIO DE ZABALA (1752-1830)

Antonio de Zabala Salbidea Villaro/Areatzan jaio zen 1752ko azaroaren 10ean. 1775ean Bilboko San Francisko komentuan apaiztu zen, eta bertako koruko bikariao izatera heldu zen. 1803an Villancicos que se han de cantar en la Solemne Misa del Sagrado Nacimiento de Nuestro Señor, y Redentor Jesucristo en el Real e Imperial Convento de Nuestro Padre San Francisco de esta Noble Villa de Bilbao. Año de 1803. Puestos en música por el P. Fray Antonio de Zabala, Vicario de Coro de dicho Convento; obra idatzi zuen. Laugarrenak eta bostgarrenak euskarazko testua dute. Frantziako okupazioan, komentua hospital bezala erabilia izan zenean, San Mames-eko komentuan bizi izan zen. Fr. Juan Ruiz de Larrinagaren ustez, Bilboko frantziskotarren komentuan abestu ziren gabon abestien testuak 1820 inguruan inprimatu ziren; hauetatik bostgarrenak besterik ez du testua euskaraz. Bestalde, kaperako maisuen postuetan ohikoa zen lez, 1824ko Lekeitioko organista plazako oposizioan epaimahaian zegoen.

Pulmonia batek hil zuen 1830eko maiatzaren 29an Alcalá de Henaresen; bertara joan zen frantziskotarren ordenaren Kapitulu Orokorraren ospakizunera, Bilbo eta Arantzazuko komentuetako musika kaperako kideekin, guztien buru. Kapituluan hildakorik egongo balitz, Misa de Requiem konposatu zuen bertan abesteko, eta azkenean, bere hiletan abestua izan zen.

Berak idatzitako sei obra Arantzazun gordetzen dira, horietako hiru osagabeak, eta Eresbilen jasotzen diren zenbait koadernotan, bere bederatzi obra ere aurki daitezke, horien artean Misa de Requiem bost ahotsetara.

BIBL.:

Larrinaga, Fr. Juan Ruiz de. “Memoria sobre la importancia de la antigua Capilla Musical del Santuario de Aránzazu”. Aránzazu, 10, 1930, 23-26

Zavala, Antonio. Bilboko gabon-kantak (1755-1832). Donostia-San Sebastián: Auspoa, 2012

Abaunza, Fernando. Diccionario de músicos vascos. Registro electrónico, 2017.