GIOVANNI BATTISTA VIOTTI (1755-1824)
Fontaneto da Po-n (Piamonte, Italia) jaio zen 1755ean. 1775-80 bitartean Turinen biolinista izan zen. Kontzertu-bira ugari eskaini zituen. 1788an Parisen opera antzoki berri bat sortu zuen. 1797-98 bitartean Londoneko King´s Theatre-eko orkestrako zuzendaria izan zen. 1819-21 bitartean Pariseko Operako zuzendaria izan zen. Londonen zendu zen 1824an.
Musika instrumentala idatzi zuen, batez ere biolin kontzertuak.