Fr. PEDRO DE VILLASAGRA (XVIII. m)
“Monje jeronimotarra eta Madrilgo San Jeronimo monasterio errealeko kapera- maisua”. Modu honetan aurkezten zuen bere burua Fr. Pedro de Villasagrak Arte y compendio de canto llano, brevísimo en su inteligencia…, con algunas antiphonas y misas para la práctica, berak idatzi zuen obra teorikoan, Valentzian 1765ean argitaratu zena.
El Escorial monasterioko musika artxiboan bere lau obra gordetzen dira. Arantzazun berak idatzitako Villancico al Santísimo hiru ahotsetan lana gordetzen da, 1755ean kopiatu zena.