JOSÉ DE TORRES (ca. 1670-1738)

José de Torres Martínez Bravo Madrilen jaio zen 1670 inguruan. 1680an Kapera Errealeko haur kantarien ikastetxean sartu zen. 1686an Kapera Errealeko organista plaza eskuratu zuen oposizioz, eta haur kantarien ikastetxeko musika irakasle bezala bertan jardun zuen 1689 eta 1691 bitartean.

Austriako artxidukearen alde azaltzeagatik kaleratua izan eta gero, 1708an berriro ere onartu zuten Kapera Errealean, eta 1718an Kapera Errealeko maisu izendatu zuten, nahiz 1709az geroztik berak konposatzen zituen kulturako beharrezkoak ziren obra guztiak, eta karguari atxikitako funtzioak bere gain hartzen zituen ere.  Musika inprenta bat sortu zuen Madrilen, eta beste autoreen lanekin batera, bere obrak ere argitaratu zituen, baita Reglas generales de acompañar, en órgano, claviocordio, y harpa lan teorikoa ere.

Musika erlijiosoa idatzi zuen batez ere eta Jauregi Errealaren musika artxiboan ez ezik, Espainia eta Latinoamerikako zenbait artxibotan ere, bere obrak jasotzen dituzte. Arantzazun Villancico a cuatro bat gordetzen da eta Villancico de Miserere ere.

ESKUZ IDATZITAKO LANAK

IMPRIMATUTAKO LANAK