DOMÈNEC MIQUEL TERRADELLES (1711-1751)
Domènec Miquel Bernabé Terradelles (edo Terradellas) Bartzelonan jaio zen 1711n. Bartzelonan ikasten hasi eta gero, 1732an Napoliko Conservatorio dei Poveri di Gesù Cristo-n ikasle bezala izena eman zuen. 1743an San Giacomo degli Spagnoliko kaperako maisu izendatua izan zen eta kargua 1745ean utzi zuen. 1746an Inglaterrara joan zen eta, denboraldiko laugarren harpidetzarako, Londoneko King´s Theatreko musika zuzendari bezala kontratatu zuten. 1750ean berriro ere Italiara joan zen eta hainbat opera estreinatu zituen. Erroman hil zen 1751n.
Musika erlijiosoa idatzi zuen, baina batez ere eszenikoa, eta 8 opera baina gehiago idatzi zituen. Italia eta Europako hainbat liburutegitan ez ezik, Amerikako hainbat artxibotan ere bera obrak gordetzen dira, Mexikoko katedrala kasu. Arantzazun Laudate Dominum bat eta Sesostri re d’Egitto operaren aria bat (1751) gordetzen dira.