BLAS SERRANO (XVIII. m)

1745etik aurrera, gutxienez, Tuterako kolegiatako organista izan zen. 1749an kabildoak kapera-maisu izendatu zuen, eta kargu horretan jardun zuen 1765 arte, Juan Antonio Múgika kolegiatan sartu zenean. Organista bezala jarraitu zuen 1784 arte. 1777an Iruñeko katedraleko organista oposizioko epaimahaian egon zen. Oposizioan José Ferrer-ek eta beste zortzi hautagaik parte hartu zuten.

Arantzazun gordetzen den La Cantada al Doctor San Buenaventura obra, 1751koa da. Paperetan, 1744an idatzi zuen beste obra bat aipatzen da, 1748an Malón-en (Zaragoza) abestu zena. Obra honetaz gain, Arantzazun gabon abesti bat eta aria bat gordetzen dira.

Antonio Ezquerrok RISM-en jarduerei buruz egindako txostenean baieztatu zuen, Tuterako katedralaren artxiboan autore honen beste obra bat gordetzen dela.

BIBL.:

Ezquerro-Esteban, Antonio. “Memoria de actividades de RIM-España/1994. IV. Archivo de música de la catedral de Tudela (Navarra). E:TUDc” . Anuario Musical, 50, 1995, p. 294-301

Gembero-Ustárroz, María. “Serrano, Blas”. En Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana, vol. 9, 2002, p. 951-952

Gembero-Ustárroz, María. Navarra. Música. Pamplona: Gobierno de Navarra, 2016.

LANAK