FRIEDRICH SCHWINDL (1737-1786)
Amsterdamen jaio zen 1737an. Biolin, flauta eta piano ikasketak egin zituen, eta La Hayan Orangeko Guillermo V.rentzat lan egin izan zuen. 1780ean Karlsruhe-ko gorteko Konzertmeister izendatu zuten, eta hiri horretan hil zen 1786an. Hogeita hamar sinfonia idatzi zituen, baita ahots-musika eta ganbera-musika obrak ere.