JOSÉ DE SAN JUAN (ca. 1685-ca. 1747)
Jatorriz Kataluniakoa, musikalki Sigüenzako katedralako haur-kantaria izan zen. 1707an Kapera Errealko haurren maisua zen. 1708an Sigüenzako katedraleko kapera-maisu plaza oposizioz irabazi zuen. 1711n Madrilgo Oinuts Errealen monasterioko kapera-maisu plaza lortu zuen. Bere bi obra Montserrateko musika artxiboan eta El Escorial- en gordetzen dira. Arantzazun hiru obra gordetzen dira, 1732, 1734 eta 1751n kopiatuak.