ANTONINO SALA (m. 1794)
Jatorriz Aitonakoa zen (Lleida) eta bere jaiotze-datari buruzko informaziorik ez dugu. Lleidako katedraleko kantaria izan zen eta 1738an, bertako kaperako maisu plaza bete zuen, eta 1781en erretiroa hartu zuen arte bertan egon zen. Lleidan zendu zen 1794an.
Lleidako katedralaren musika artxiboan bere bi obra gordetzen dira, baita Igualadako Santa Maria Basilikaren funtseko Requiem bat, l´Anoiako Eskualde-artxiboan gordetzen dena. Arantzazun bere hiru obra gordetzen dira: 1775ean kopiatutako Miserere bat, beste bat 1777n kopiatua eta Te decet obra. Hiru obretan “Sala” da autorea, eta egiletza Antonino Salari egotzi diogu.