FERDINANDO PELLEGRINI (c. 1715-c. 1766)
Baliteke Napolin 1715 inguruan jaio izatea. 1743an Erromako Santa Ceceliako akademiko moduan azaltzen da; hortaz, Erromako eliza baten zerbitzura lan egiten zuela ondorioztatu daiteke. Parisen La Pouplinière-rentzat lan egin zuen eta litekeena da denboraldi batez Londoren bizi izana. Ziurrenik Parisen zendu zen 1766 inguruan.
Klabezin eta teklatuko musika tresnentzako sonata eta kontzertu ugari idatzi zituen, baita ahots-musika ere.