HANS GEORG NÄGELI (1773-1836)
Wetzikon, Suitza, jaio zen 1773an. Musika lehen ezaguerak bere aitaren eskutik jaso zituen, eta 1790ko hamarkadan musika denda bat zabaldu zuen Zurich-en. 1803 urtean Repertoire des Clavecinistes argitalpenari hasiera eman zion eta beste batzuen artean, Clementi, Cramer edo Beethoven-en lanak jakitera eman zuen. Bi abesbatza sortu zituen eta tratatu eta obra didaktiko ugari argitaratu zituen. Zurich-en zendu zen 1836an.
Teklaturako obrak idatzi zituen batez ere, eta baita melodia ugari ere.