PIERRE-ALEXANDRE MONSIGNY (1729-1817)

Fauquembergues-en, Frantzia, jaio zen 1729an. Jesuiten ikastetxe batean ikasi zuen Saint-Omer-en, eta 1749an Parisera abiatu zen. Hamar urte beranduago, bere lehen opera komikoa estreinatu zuen Comédie Italienne antzokian. 1800an Pariseko Kontserbatorioko ikuskatzaile kargua bete zuen eta hiri horretan hil zen 1817an.

Opera comique generoaren lehen sortzaileetakoa izan zen, eta hemezortzi obra idatzi zituen.

LANAK