FÉLIX MÁXIMO LÓPEZ (1742-1821)

Madrilen jaio zen 1742n. 1775ean Kapera Errealeko organista izendatu zuten eta postuak igotzen joan zen, 1805ean lehen organista bilakatu zen arte. Madrilen zendu zen 1821en.

Gorde ahal izan diren bere obrak, Espainiak Biblioteka Nazionalean gordetzen dira batez ere, eta teklaturako idatziak ziren (organoa eta klabea); Madrilgo Udal Liburutegian badago berak idatzitako obra eszeniko bat ere, eta berak idatzi zuen Reglas generales o Escuela de acompañar al órgano o clave lana. Arantzazun lau ahotsentzat idatzi zuen meza baten altuaren papera gordetzen da.

LANAK