NICOLA BONIFACIO LOGROSCINO (ca. 1698-ca. 1764)

Bitonto-n jaio zen (Puglia, Italia) 1698 inguruan. Napolin hasi zen musika ikasten eta, 1729 eta 1731 bitartean, Conza-ko artzapezpikuaren organista izan zen. Gero Napolira joan zen eta bertan operako konpositore ibilbidea jorratu zuen. Ospedale dei Figliuoli Dispersi-ko musika irakasle izan zen Palermon. Hiri horretan zendu zen 1764 inguruan.

Musika erlijiosoa eta oratorioak idatzi zituen, baina obra eszenikoa batez ere, bai opera serioak, baina opera bufoa nagusiki.

LANAK