LLORENTE FAMILIA
LANAK
Llorente izenarekin gordetzen diren obra guztiak xehetasunez aztertu ezean, ezinezkoa da argitzea norenak diren Arantzazun abizen horrekin gordetzen diren lanak. Izan ere, abizen bera duten sendi bereko bi musikagile baitaude, gutxienez.
Diego Llorente y Sola Tuteran jaio zen, ezagutzen ez dugnu data batean. 1771n Barbastro-ko (Huesca) katedraleko organista zela azaltzen da, eta 1780tik kaperako irakaslea izan zen. Llorente hiri hartan ezkondu zen 1781n. Aurrerago, 1785 eta 1799 bitartean, Huesca-ko katedraleko kaperako maisu izan zen, eta 1794an alargundu zenean, apaiztu zen. 1799an, Salamancako katedralaren memorial bat aurkeztu zuen, eta Diego Baquero, ordura arte katedralaren organista zena, ordezkatu zuen hau 1799an gaixotu zenean, eta bat-batean 1802an hil zen.
Autore honek obra ugari idatzi zituen eta lana egin izan zuen lekuetan gordetzen da: Huescako katedraleko artxibategian (87 obra), Salamancako katedralean (6 obra), baita Salamancako Unibertsitateko musika kaperako artxibategian (14 obra) ere.
Diego Lloretne y Solak lau seme izan zituen, eta horietako bat, Mariano Diego Llorente, musikaria izan zen. María Gembero-Ustárroz ikertzaileak adierazten duenaren arabera, argitalpen ezberdinetan bion biografia nahastu egiten da.
Mariano Diego Llorente Barbastron jaio zen. Medina del Campo-ko kolegiatako organista izan zen gutxienez 1805etik aurrera, eta Santos Juanes de Nava del Rey-ko elizako kapera-maisu 1812 eta 1816 bitartean. Segoviako San Ildefonsoko organista izan zen ere, Valladolid-eko katedraleko lehen organista plaza eskuratu aurretik. Bertan hil zen 1836an.
Valladolid-eko katedralean, ziurrenik bere sinadura duten hemezortzi obra jaso dituzte.
BIBL.:
Preciado, Dionisio. Doce compositores aragoneses de tecla (s. XVIII). Madrid: Editora Nacional, 1983
Mur Bernad, Juan José, ed. Obras de Diego Llorente y Sola del archivo de la catedral de Huesca. Zaragoza: Institución Fernando El Católico, 1996
Montero García, Josefa. Catálogo de los fondos musicales del Archivo Catedral de Salamanca. Salamanca: Catedral de Salamanca, 2011
García-Bernalt, Bernardo. Catálogo del archivo de música de la capilla de la Universidad de Salamanca. Salamanca: Ediciones de la Universidad de Salamanca, 2013
Sagaseta Aríztegui, Aurelio. Catálogo del archivo de música. Catedral de Pamplona. Vol. I. Pamplona: Analecta editorial, 2015
Gembero-Ustárroz, María. Navarra. Música. Pamplona: Gobierno de Navarra, 2016
Abaunza, Fernando. Diccionario de músicos vascos. Registro electrónico, 2017.