JOSÉ LIDÓN (1748-1827)

Madrilgo Haur Eskola Errealean ikasi ostean, 1768an Kapera Errealean organista moduan sartu zen. 1787 maisu-orde postura igo zuten, eta 1805ean Kapera Errealeko maisu eta Hau Kanatrien Eskola Errealeko zuzendari izendatu zuten. Madrilen zendu zen 1827an.

Obra erlijiosoak idatzi zituen batez ere, baina organorako obra garrantzitsu bat, musika instrumentala eta baita Glauca y Coriolano opera ere idatzi zituen. Bere lanak Jauregi Errealaren artxibategian gordetzen dira batez ere, baina badago bere obraren bat Espainiako Biblioteka Nazionalean ere. Aipagarriak dira izaera didaktikoa duten berak idatzitako obrak. Arantzazun bere hiru obra gordetzen dira; batetik, bi Miserere, horietako bat osagabea, eta bestetik, berak idatzi zuen Reglas para aprender á acompañar por Dn Jose Lidon puestas por Escalas obraren eskuizkributako kopia.

LANAK