LEONARDO LEO (1694-1744)
San Vito de Normanni (Apulia, Italia) jaio zen 1694an. Napolin egin zituen musika ikasketak, eta organista supernumerario lanetan, lehen erregeordearen kaperako kide izan zen 1713an, eta kapera-maisu 1744an. Conservatorio della Pietá dei Turchini-ko irakaslea izan zen 1734tik aurrera, eta primo maestro bilakatu zen 1741n. Napolin zendu zen 1744an.
Obra ugari idatzi zituen, erlijiosoak, kantatak, musika instrumentala eta batez ere obra eszenikoa, bai operak bufoak baita opera serioak ere.