JUAN MANUEL LARRARTE (1784-1858)
Juan Manuel Larrarte Ichasoazu Tolosan (Gipuzkoa) jaio zen 1784ko martxoaren 24an.
1804an Errenteriako (Gipuzkoa) parrokiako organista bezala azaltzen da, nahiz urte hartaji ordainketetan azalatzen den soilik. Urte hartan bertan, Errenterian ezkondu zen Francisca Ignacia Galarraga Galarragarekin.
Aurrerago, eta gutxienez 1810etik, Hernaniko organista izan zen. Udalak urte hartan, eskolako maisu ere izendatu zuen, oso soldata txikia zuelako.
1817an, Agustín Pacual de Iturriagak Hernanin ireki nahi zen ikastetxerako aurkeztu zuen planean, musika irakaskuntza barneratzen zen bere araudian, eta Larrarte maisu laguntzaile bezala azaltzen zen. Arantzazun Principios de Acompañamiento lana gordetzen da, Larrartek irakaskuntzan izan zuen ibilbidearen adierazle.
Iztuetak 1826an argitaratu zuen Gipuzkoako dantzei buruzko liburu famatuaren sarreran, Hernaniko organistari eskerrak eman zizkion abestiak kopiatzerakoan egindako lan eskergagatik.
Musikagile alorrean, soilik berak idatzitako Salve Regina bat ezagutzen da.
Juan Manuel Larrarte Hernanin zendu zen 1858ko irailaren 11n.
BIBL.:
Iztueta, Juan Ignacio de. Euscaldun anciña ancinaco: ta are lendabicico etorquien, dantza on iritci pozcarri gaitzic gabecoen, soñu gogoangarriak beren itz neurtu edo versoaquin. Donostian: Ignacio Ramon Barojaren moldizteguian, 1826 garren urtean eguiña
Tellechea Idígoras, José Ignacio. “Documentos sobre los Establecimientos educativos de D. Agustin y D. Cayetano Iturriaga (1817-1825)”. En Euskera, 1978-1, p. 145-157
Bagüés, Jon. “La organistia de Rentería en los siglos XVIII y XIX”. En: Errenteria Musikala = Rentería musical. Errenteria: Andra Mari Abesbatza, 1991, p. 81.