JOSÉ IGNACIO DE LARRAMENDI (1786-1855)

Azkoitian jaio zen 1786ko urtarrilaren 24an. Frantziskotarren abitua 1803ko apirilaren 25ean jantzi zuen, eta hurrengo urtean, 1804an, apaiztu zen. Exklaustrazioaren ondorioz, 1810eko abuztuaren 24an Tolosako parrokiako organista plazarako oposaketak egin zituen, eta kargu hori bete zuen 1814 bitartean, San Frantziskoko komentuan erretiroa hartu zuenean. 1821ean Donostiako Jesusen komentuko zaindaria zen. 1825ean Arrasateko San Franciskoko komentuko koruko bikarioa zen. Aurrerago, bigarren exklaustrazioaren ostean, La Concepción-eko komentuko kapiraua zen. Arrasaten zendu zen 1855ean kolerak jota.

Musikarekiko interes handia zuen gizona zen. Kantu lauan erreferentea zen, eta otoitz berriak kantu horretan konposatu zituen; 1828an Madrilen inprimatu zuen honako obra hau: Método Nuevo para aprender con facilidad el Canto Llano y la Salmodia. Oso organista trebea zen, eta Arrasateko memoria kolektiboan luzaroan gogoratua izan zen. Organisten oposaketetarako epaimahaietako kide izan zen sarritan, adibidez Eibarren 1828an. Tolosan irakasle ere izan zen.

Ehundik gora musika-lan idatzi izan zituen, eta horietatik 87 Arantzazun gordetzen dira. Erlijioso generoan aipagarriak dira idatzi zituen mezak, eta euskaraz idatzi zituen gabon kantak ere. Instrumental generoan teklaturako obrak idatzi zituen batez ere, eta  horien artean aipagarria da Canción vascongada con XII variaciones para Fortepiano lana, Hiru damatxo abesti herrikoian oinarritua, eta Ana de Colmenares bere ikasleari eskaini ziona. Ereserki profanoak eta bandarako musika ere idatzi zuen. Bere garaian oso arrakastatsua izan zen eta ondorioz, bere lanak hainbat artxibategitan aurkitu daitezke.

BIBL.:

Arrue, José de. “La canción “Iru damatxo…” ¿quién es su autor?”. Euskalerriaren Alde, año XII, nº 220, 1922, p. 121-127

Ansorena, José Luis. “En el II centenario del nacimiento de fray José Ignacio de Larramendi. En Euskor, 15, 1986, p. 20-21

Aranbarri Etxaniz, Simon. Azkoiti. Musikalariak, idazleak, pentsalariak. Azcoitia, 1990.

OBRAS