PEDRO DE LANDAZURI (c. 1747-1817)

Pedro Antonio Ortiz de Landázuri Larrimbe-n (Araba) jaio zen 1747 inguruan eta Gasteizen zendu zen 1817ko irailaren 8an. Gasteizko Kolegiatako kapera-maisu izendatu zuten 1770eko urriaren 1n, eta postu horretan egon zen 1815 arte. Kabildoaren akten arabera, biolinista zen eta konposizio ikasketak egin zituen. Kolegiatako eta Gasteizko Unibertsitateko musika karguen oposizioetan parte hartuz zuen. 1784an apaiztu zen eta Montehermoso Kondearen kapilaua izan zen. Harreman horrek, ziurrenik, Euskalerriaren Adiskideen kapera-maisu izendatua izateko eragingo zuen, Manuel de Gamarra ordezkatuz. Aurretik, 1786an, Irakasle-Bazkide izendapena egin zioten “Elkartearen musika kontzertuetara beti puntualtasunez bertaratu izan delako”. Arabako Ilustrazioan oso ospetsua izan zen.

Obra erlijiosoak idatzi zituen batez ere; gabon kantak, lamentazioak, magníficat-ak, amabirjinari kantuak, etab….Obrak Gasteizko kolegiataren musika artxiboan gordetzen dira, eta bertan ere, teklarako sonata bat gordetzen da. Arantzazun gordetzen den obraz gain, Iruñeko katedralean ere Pange lingua bat gordetzen da.

BIBL.:

Bagüés, Jon. Ilustración musical en el País Vasco: I. La música en la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País. Donostia-San Sebastián: RSBAP, 1990

Núñez Uribe, Félix. Amurrianos ilustres. Amurrio: Ayuntamiento, 1997

Salaberrri, Sabin, coord. La Música en Álava. Vitoria-Gasteiz: Fundación Caja de Ahorros de Vitoria y Álava, 1997

Mendialdúa, Rafael. “Ortiz de Landazuri Aguirre, Pedro Antonio”. En Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana, vol. 8, 2001, pp. 259

Sagaseta Aríztegui, Aurelio. Catálogo del archivo de música. Catedral de Pamplona. Vol. I. Pamplona: Analecta editorial, 2015.