NICCOLÒ JOMMELLI (1714-1774)

Aversan (Italia) jaio zen 1714an. Musika Napolin ikasi zuen, eta 1737an aurkeztu zuen bere lehen opera komikoa. 1741n Boloniara joan zen. 1743 eta 1747 bitartean Veneziako Ospedale degli Incurabili-ko musika zuzendaria izan zen. 1749an Aita Santuaren Erromako kaperako Maestro coadiutore izendatu zuten. 1753an Stuttgart-eko gorteko kapera-maisu izendatu zuten. 1769an Lisboako gorteak kontratatu zuen. Napolin zendu zen 1774an.

Obra erlijiosoak, instrumentalak, eta ahots-musika profanoak idatzi zituen, eta idatzi zituen hirurogei operengatik nabarmentzen da.

 

LANAK