ROMÁN JIMENO (1799-1874)

1820tik aurrera Aretxabaletan kopiatu zen teklarako obren koadreno batean,  Vals de Dn. Ramón Gimeno obra azaltzen da, eta autorea Román Jimeno Ibáñez izan zitekeela uste da.  Román Santo Domingo de la Calzadan jaio zen 1799an, eta 1819 eta 1825 bitartean Palentziako katedraleko organista izan zen, eta katedraleko kapera-maisu postura ere heldu zen. 1857an Madrilgo Kontserbatorioko organoko lehen irakasle izendatu zuten eta hiri horretan zendu zen 1874an.

BIBL.:

Casares, Emilio. “Jimeno Ibáñez, Román”. En Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana, vol. 6, 2000, pp. 584-585.

LANAK