MIGUEL ANTONIO DE IRIBARREN (c. 1730-??)

Miguel Antonio de Iribarren Arrona 1730 inguruan jaio zen. Lehenik, 1752an, Iruñeko katedraleko ordezko organista izan zen, eta 1753 eta 1767 bitartean, harpista eta bigarren organista izan zen.

1767tik aurrera, Larragako parrokiako organista zela azaltzen da eta aurrerago, Gareseko parrokiako organista 1773 eta 1792 bitartean. 1777an, José Ferrer-en Iruñeko katedralerako organista oposiziorako epaimahaikide izan zen, baita 1792an Vianako San Pedroko organista plazakoa ere.

Obra bakar bat egokitu dakioke garbitasunez, eta Arantzazun gordetzen den Villancico al Santísimo lana da, 1760koa, hau da, Iribarrenek Iruñean emandako egonaldikoa.

BIBL.:

Gembero Ustárroz, María. “Iribarren Artona [Arrona], Miguel Antonio de”. En Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana, vol. 6, 2000, p. 478

Gembero-Ustárroz, María. Navarra. Música. Pamplona: Gobierno de Navarra, 2016.

LANAK