FRANCISCO DE IBARZABAL (c. 1716-??)
1716 inguruan jaio zen eta Arantzazuko musika artxiboan gordetzen diren particella batzuetan, Francisco de Ibarzábal izena azaltzen da 1727an dohaintzan emandako kantari bezala. Ikasketa eta garapen garai baten ostean, frantziskotarren abitua jantzi zuen, eta honakoa idatzi zen berari buruz Valladoliden Kaputxinoek egindako Kapitulu Orokorrean: “sujeto tan consumado y diestro en Música composición, que aun no teniendo veinte y cuatro años cumplidos, pues los cumplió hallándose ya en este capítulo, se mereció los más sublimes aplausos”. Ospakizun horretarako gabon kanta ugari idatzi zituen, baina soilik bakarra iritsi zaigu.
Berak idatzitako obra guztietatik dozena erdi bat bakarrik ezagutzen dira. Horietako bat, Tocata en re, teklarako idatzia, Urreta-ren karpetan zegoen, Aita Donostiak argitaratu zuena. Barroko estilo nabarmena zuen eta bakarlarientzako lanak eta talderako obrak konbinatzen zituen.
BIBL.:
Donostia, P. Música de tecla en el País Vasco siglo XVIII. 2ª ed. Lecaroz, Navarra: Archivo Padre Donostia, 1976
Arana-Martija, José Antonio. Música Vasca. Bilbao: Caja de Ahorros Vizcaina, 1987