ROMAN HOFSTETTER (1742-1815)
Laudenbach-en (Baviera, Alemania) jaio zen 1742an. 1763an Amobarch-eko benediktarren monasterioan abituak jantzi zituen, eta Regens chori kargua betetzera ere heldu zen.
Gerrate napoleonikoen testuinguruan, monastegian egon zen 1803an beratik bota zituzten arte. Miltenberg-en (Alemania) zendu zen 1815ean.
Obra erlijiosoak eta instrumentalak idatzi zituen, harizko laukoteak bereziki, eta horietako batzuk tradizionalki, J. Haydn-ek idatzi zituela uste izan da.