FRANCISCO HERNÁNDEZ ILLANA (ca. 1700-1780)
Francisco Hernández Illana (Yllana) Lubiano-koa (Araba) zen familia baten baitan jaio zen. 1723an Astorga-ko (León) katedraleko kapera-maisu postua lortu zuen. 1723an eta 1724an Konpostelako Jakueko kaperako postua lortzen saiatu zen. 1728an Valentziako Corpus Christi ikastetxeko kapera-maisu izendatu zuten, eta hurrengo urtean Burgoseko Katedraleko kapera-maisu. Berrogeita hamar urtez lanean jardun zuen.
Musika erlijiosoa idatzi zuen batez ere, eta bere lan ibilbidea egin zuen lekuetan gordetzen da, hots, Astorgan, Patriarcan eta Burgosen, baita El Escorial eta Segorben ere. Arantzazun gaztelaniazko testua duten hiru obra erlijioso gordetzen dira.
LANAK
- E-AR Ms. 199: Villancico â 4º. Con violines | y Clarines à Nª Sª | Marinero amayna | Mtro Franco hernandez Yllana
- E-AR Ms. 200: Quatro à Nª Sª | Con Violines y Obue obligado | dice | Ha de la esphera | Mtro Dn Franco Hernz Yllana.
- E-AR Ms. 201: Quatro con Violines | al SSmo Sacramto | Oye Amor | el Padre nuestro | Mtro Franco herndz Yllana.