MICHAEL HAYDN (1737-1806)
Rohrau-n (Austria) jaio zen 1732an. Jospeh Haydn-en anaia zen. Vienako katedralean hasi zen musika ikasten. 1757 eta 1763 bitartean Grosswardein-go obispoaren kapera maisua izan zen. 1763an gortearen zerbitzura hasi zen lanean, eta Salzburgoko printze-artzapezpikuaren Konzertmeister izendatu zuten. 1777an Santa Trinidad elizako organista izendatu zuten eta 1781n katedraleko organista. Salzburgon zendu zen 1806an.
Obra erlijiosoa idatzi zuen batez ere, baina badu obra profanoa, baita dramatikoa eta instrumentala ere.