GEORGE FRIDERIC HANDEL (1685-1759)
George Frideric (Georg Friedrich) Handel (Händel) Hallen (Sajonia-Anhalt, Alemania) jaio zen 1685ean. Hamazazpi urterekin Hale-ko katedral kalbinistako organista izendatu zuten, baina hurrengo urtean Hamburgora joan zen biolin eta klabeko interprete gisa.
Hiru urtez Italian egon ondoren, 1710ean Hannover-eko Elector kaperako maisu izendatu zuten. 1711n hasi zen London bisitatzen, eta 1717an Camarvon kondearen zerbitzura lanean hasi zen. Royal Academy of Music-eko zuzendaria izan zen eta 1723an Royal Chapel-aren musikagile izendatu zuten. Dublinera 1741ean egin zuen bidaiaren ostean, opera alde batera utzi zuen, era oratorioak idazten hasi zen. Londonen zendu zen 1759an.
Obra ugari idatzi zituen, erlijiosoak, baita ganberako musika, orkestrarako obrak eta dramatikoak, operak eta oratorioak ere.