FRANCESCO GRASSI (-1703)

Francesco Grassi, “il Basetto” ezizenaz ere ezagutzen zena, XVII. mendearen bigarren erdian bizi izan zen.  Kantari bezala hasi zen musikan, ahots baxuan, eta Erromako Santa Cecilia Kongregazioak ematen zuen kapera-maisu titulua eskuratu zuen 1687an. 1696an Santiagoko espainiarren elizako kapera-maisu izendatu zuten.  Gesù-ko kapera-maisu ere izan zen. Erroman zendu zen 1703an.

Europako artxibategi eta biblioteka ezberdinetan gordetzen dira berak idatzi zituen obra erlijiosoak.

 

BIBL.:

Moli Frígola, Montserrat. “Compositores e intérpretes españoles en Italia en el siglo XVIII”. Cuadernos de Sección. Música, 7, 1994, p. 9-126

Gembero Ustárroz, María. “Repertorio italiano en la Catedral de Pamplona: las obras de Francesco Grassi (†1703) y su recepción en los siglos XVIII y XIX”. En Príncipe de Viana, 67, nº 238, 2006, p. 459-488.

LANAK