FRANÇOIS JOSEPH GOSSEC (1734-1829)

Vergnies-en (Hainaut, gaur egun Belgika) jaio zen 1734an. 1751 eta 1762 bitartean, Pariseko La Pouplinière orkestrako biolinista izan zen. 1762-70 bitartean Condé printzearen antzokia zuzendu zuen Chantilly-n. 1769an Concert des Amateurs sortu zuen Parisen. 1773-77 bitarte, Concert Spirituel-eko zuzendaria izan zen. 1775tik aurrera, Pariseko Operan kargu ezberdinak bete izan zituen. 1784tik aurrera École Royale de Chant zuzendu zuen Frantziako hiriburuan. Passy-n (Frantzia) zendu zen 1829an.

Musika erlijiosoa eta ahots-musika idatzi bazuen ere, garatu zuen musika sinfonikoagatik nabarmentzen da.

LANAK