GERÓNIMO GONZÁLEZ (fl. 1633-1661)

Gernónio (Jerónimo) González de Mendoza (Gonçálvez de Mendoça) autoreak 1633 eta 1661 bitartean,  Madrilen eta Sevillan garatu zituen jarduerak ezagutzen dira.  1661eko abenduan, Sevillako Nuestra Señora del Carmen komentuan kapera-maisu bezala azaltzen da.

Dagoneko desagertua dagoen Juan IV de Portugalen bibliotekaren indizean, 1641ean argitaratua, bere obra ugari azaltzen ziren. Bere obra asko Zaragozako Katedralaren artxiboan gordetzen dira, baita Latinoamerikako artxibategietan ere, adibidez Kolonbian, Guatemalan eta Mexikon. Arantzazun Magnificat obra gordetzen da, zazpi ahots bi abesbatzentzat idatzia dagoena.

LANAK