CHRISTOPH WILLIBALD RITTER VON GLUCK (1714-1787)
Erasbach-en (Baviera, Alemania) jaio zen 1714an. Pragan eta Vienan ikasi zuen. Bere lehen opera Milanen 1741ean aurkeztu zen, eta aurrerago Italiako beste herritan, Londonen, Dresden, Kopenhagen eta Pragan ere. 1752an, Sajonia-Hildburghausen-eko printzearen orkestrako Konzertmesiter izendatua izan zen. Vienan zendu zen 1787an.
Musika instrumentala eta ahots-musika idatzi bazuen ere, eszenarako idatzi zituen obrengatik nabarmentzen da, operak bereziki.