GIOVANNI MANE GIORNOVICHI (1747-1804)
Zenbait iturriren arabera, Giovanni Mane (Ivan Mane) Gionovichi (Jarnović) Palermon (Italia) edo Ragussa-n (Dubrovnik, Kroazia) jaio 1747an. 1770ean, Parisera heldu zen eta 1773an Conciert Spirituel-en biolinista bezala debutatu zuen. 1779an Paris-etik Berlinera joan zen, Prusiako tronuaren oinordeko printzearen orkestrako zuzendari izendatuta. Varsoviatik pasa ondoren, 1782an San Petersburgon Catalina Handiaren zerbitzura egon zela azaltzen da. Aurrerago, Vienan, Moskun, Londonen, Irlandan, eta Hanburgon ere egon zen, 1802an San Petersburgora itzuliz. Bertan hil zen 1804an. Bakarlari edo bikoterako musika instrumentala idatzi zuen, baita ganberarako musika, eta biolinerako kontzertuak nagusiki.