ANDRÉS GIL (16??-1752)

Harpista, organista eta musikagile honi buruzko lehen berriak 1701ekoak dira, Daroza-ko (Zaragoza) organista izendatu zutenekoak; bertan, musikagile bezala ospe handia zuen. 1711n Iruñeko katedraleko organista izendatu zuten, eta bertan jardun zuen 1752an zendu zen arte, nahiz 1751tik aurrera egiteko batzuk murriztu zizkioten.

Kantari gazteen musika hezkuntzaz arduratu zen eta Nafarroako organoen zaharberritzeetan aholkularia izan zen

Bere sinadura duten obra gutxi iritsi zaizkigu: bi Iruñean daude eta bat Orreagan, Arantzazun gordetzen den Salve-az gain; Iruñeko katedralak gordetzen dituen XVIII. mendeko sinatu gabeko zenbait obra bereak izan daitezkeela uste da.

Bib.:

Peñas García, María Concepción. Catálogo de los fondos musicaldes de la Real Colegiata de Roncesvalles. Pamplona: Gobierno de Navarra, 1995

Gembero Ustárroz, María “Gil, Andrés”. En Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana, vol. 5, 1999, pp. 600-601

Sagaseta Aríztegui, Aurelio. Catálogo del archivo de música. Catedral de Pamplona. Vol. I. Pamplona: Analecta editorial, 2015

Gembero-Ustárroz, María. Navarra. Música. Pamplona: Gobierno de Navarra, 2016.

LANAK