FABIÁN GARCÍA PACHECO (1725-ca. 1808)
Escalonillan (Toledo) jaio zen 1725ean. 1735ean Toledoko katedralean sartu zen seise gisa. 1755-1758 bitartean, Madrilgo la Soledad elizako kapera-maisu bezala azaltzen da. 1765ean El Burgo de Osmako (Soria) katedraleko kapera-maisu izendatu zuten, baina hilabete gutxira elizako plazara itzultzea erabaki zuen, eta bertan egon zen, 1808an zendu zen arte.
Musika erlijiosoa idatzi zuen nagusiki, baina eszenikoa ere idatzi zuen, hainbat komedia eta zarzuela bat. Arantzazuko amaren omenezko Goramen batzuk gordetzen dira Arantzazun bertan. Hauek La Soledadeko Komentuko kaperako maisu postuan zegoenean idatzi zituen.